- Deux Fois (Jackie Raynal, Frantzia, 1968, 63') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Deux Fois (Jackie Raynal, Frantzia, 1968, 63')

V Nazioarteko Zinema Mintegiaren aurkezpena: Víctor Iriarte y Lur Olaizola

Deux Fois, Jackie Raynal, Frantzia, 1968

 

Deux Fois-ren proiekzioa izango da V Nazioarteko Zinema Mintegiaren abiapuntu. 

 

Deux Fois, Jackie Raynal, Frantzia, 1968, 63'

Hitz gutxitan: Deux Fois Raynalek zuzendutako eta Zanzibar Filmsek ekoitzitako pelikula bikaina da. Wollenentzat garaiko pelikula harrigarrienetakoa da. Raynal eguneroko filmatu bat egiten hasi zen Bartzelonan ezezagun batekin izan zuen topaketa abiapuntutzat hartuta. Gainera, kameralari lagun bat zeukan, André Weinfeld, Garrelen Marie pour Mémoire ere filmatu zuena (1967). Deux Fois-en zenbait influentzia, historia eta tradizio aurkitu daitezke. Pelikula dekonstruktibo gisa aztertua izan da eta 'emakumea zeinu gisa'-ri buruzko saiakera feminista gisa ere bai, baina Raynalek horren modernoak ez diren beste erreferente batzuk ere erabiltzen ditu: Buñuel eta Cocteauren surrealismoa edo Rivetten teatralitatea, adibidez. Pelikula ez da tour de force formalista bat bakarrik, pelikula mito-poetiko bat ere bada, erritualista, liluragarria, ironikoa, performatiboa eta burlaria (bere alde warholianoa). Pelikula honen inguruan inoiz jakingo eta ulertuko ez dugunaz haratago, badago zenbait motiboz eraikitako nukleo bat: narrazioa, antzerkia, bikotea, ametsak eta fantasia, umearen figura, Lewis Carrollen Alicia en el país de las maravillas-en bertsio berri bat iradokitzen duena. Emakume bat amaierarik gabeko metamorfosi batean sartuko da ume bihurtu arte. Deux Fois-ek emakume ezkongabe baten froga zail eta bizipenei buruzkoa da.

Más actividades de Non dago zinema?:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.