- Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Jendaurreko ekitaldi honetan Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko dira eta 55. edizioko irabazleak ezagutuko dira.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira antzerki modalitateko irabazleentzat, eta 10.000 euro eta garaikurra kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat. Egun honetan sariak emateko eguna jakinaraziko da.

Parte-hartzearen markak hautsi dira, izan ere, Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. ediziora 682 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 655 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

  • Gaztelaniazko kontakizuna: 315 lan
  • Gaztelaniazko antzerkia: 340 lan
  • Euskarazko kontakizuna: 11 lan
  • Euskarazko antzerkia: 16 lan

Lau modalitateetako bakoitza erabakiko duten epaimahaiak honako hauek dira:

  • Gaztelaniazko antzerkia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo, Ane Gabarain, Fernando Bernués eta Isidoro Fernández.
  • Euskarazko antzerkia: Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Dorleta Urretabizkaia.
  • Gaztelaniazko kontakizun-liburua: Luisa Etxenike, Marcelo Luján, Ángel Basanta, Fernando Marías eta Espido Freire.
  • Euskarazko kontakizun-liburua: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Jon Kortazar.

 

 

Gonbidapena eskatzeko kutxakultur@kutxa.eus 

Más actividades de Tabakaleraren 5. urteurrena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.