DonostiTRON Jam 2016 - Bideojoko jaialdia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

DonostiTRON Jam 2016

Bideojoko Jaialdia

Donostitron Jam 2016 - Bideojoko jaialdia
Partekatu!

Bideo-joko zaleek aparteko bi asteburu dituzte azaroan DonostiTRON Jam 2016 jaialdiari esker. Lehenengo asteburua eskainiko diote bideo-jokoen programazioari eta diseinuari tailerren bitartez; eta bigarrenean, gai jakin baten gaineko jokoak sortuko dituzte 48 ordutan. Zaleen topaleku izan nahi du jaialdiak, norberaren gaitasunak erakusteko, besteengandik ikasteko, eta batez ere, ondo pasatzeko topalekua. Hala, ikasteko eta elkarlanerako gertu dagoen edozeinek parte har dezake eta hainbat dinamizatzailek gidatuko dituzte horiek.

​Ondo pasatu eta ikasteaz gain, bideo-jokuak eragin sozialeko bideojokuak errebindikatuko ditugu, erabiltzailea entretenitu eta hari erronka jartzeaz gain, nolabaiteko mezu sozialak transmititzeko gai direnak. ​
 

Programa

Azaroak 11 - Aurkezpena 

18:00 DonostiTROn Jam 2016 aurkezpena

Azaroak 12 - Lantegiak 

10:00-13:00: Game maker + Pixel / Construct + Pixel / Unity + 3D (lehen zatia)
16:00-19:00: Bideo-jokoaren gidoia / Jokoaren mekanikak 

17:00-19:00: Unity + 3D (bigarren saioa)

Azaroak 18 - Hitzaldia

18:00  Bideo-joku maratoiaren aurkezpena eta Jokoak sortzeko gaia
19:30  Bideo-joku maratoiaren hasiera

Azaroak 18, 19 eta 20 - 48 orduz, etenik gabe, bideo-joku garapen  maratoia​

16:00 Garapenaren amaiera. Jokoak DonostiTRON plataformara igo​
18:00 Jokoen aurkezpen publikoa​

 

Antolatzaileak:

dass2016eu_logo2.jpgTabakalera