Dora García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Dora García

Dora García artista eta irakaslea da. Ia bi hamarkadatan zehar Brusela bizi ostean, Bartzelonan lan egiten du orain. Nazioarteko hainbat erakusketatan hartu du parte, beste batzuen artean, 2011ko Veneziako Bienala (Espainiako pabilioia, Lo Inadecuado proiektuarekin), 2013koa (Monakoko pabilioia, The Joycean Society proiektuarekin) eta 2015 urtekoa (nazioarteko erakusketa, The Sinthome Score proiektuarekin); 2012ko Documenta 13 ( Klau Mich proiektua), eta Munster Sculpture Projects, 2007an (The Beggar's Opera proiektuarekin). Norvegiako Arte Akademia Nazionalean eta Ginebrako HEAD-en irakaslea da, eta Bartzelonako PEI-ko fakultateko kde da. 2018 urtean zehar erakusketak izan ditu honako toki hauetan: MNCARS, Madril; ProjecteSD, Bartzelona; Kunstmuseum Trondheim, Norvegia; Tensta eta Bonniers Konsthall, biak Estocolmon.

 

 

Iraganeko proiektuak