- Drag eta kolonialismoa. Eragin koloniala dragaren estetiketan - Feña Celedón. Norma Mor | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Drag eta kolonialismoa. Eragin koloniala dragaren estetiketan

Feña Celedón. Norma Mor

 

Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketan parte hartzen duten lanak oinarri hartuta, zehazki Bárbara Wagner & Benjamin de Burcaren Faz que Vai eta Sky Hopinkaren Dislocation Blues, artistak performance bat egingo du, espazio publikoaren okupaziotik abiatuta. Bertan, trans gorputzaren  adierazgarritasunari eta kolonialismoak dragaren estetiketan duen eraginari buruzko hitzaldi batekin amaituko du. Bere performancea espazio publiko zein pribatuetan garatzen da.

Espazio publikoak politizatzea funtsezkoa da egunerokotasunean “askotariko gorputzak” topatzeko aukera irekitzen duen mezu bat emateko; adibidez, trabesti jarduera normalizatzea horrelako gorputzetara ohituta ez dauden espazioetan. Genero-indarkeria, klase-indarkeria eta arraza-indarkeria bezalako gaiak ukituz, aktibistak bere gorputza erabiltzen du mezu argi bat emateko haren eta haren identitatearen bidez, non distantzia eta dislokazioa dagoen, errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak desitxuratuz, mezuaren ikusle-hartzaileak ematen ari zaion mezua ulertu ahal izan dezan.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Feña Celedón. Norma Mor

Diziplina anitzeko artista