Bakarrizketa kolektiboa - Jessica Sarah Rinland | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bakarrizketa kolektiboa

Hiriko zoologikoan lanean urte asko daramatzaten arren, ez diote elkarri arreta berezirik eskaini zaintzaile batek eta eraikuntzako langile batek, noizean behin baino ez baitute topo egiten. Haien arteko adiskidetasuna Gabon Zaharreko suaren inguruan kasualitatez elkartzean hasiko da. Collective Monologuek jarraitu egingo die, eta haien arteko solasaldiak entzungo ditugu, baita elkarri kontatuko dizkioten istorioak eta arkitekturari, animaliei, zooaren etorkizunari, familiari eta historiari buruz partekatuko dituzten ezagutzak ere. Adiskidetasun eta ekintza bihurtuko dira hasierako entzute aktiboa eta solasaldi luzeak.

  • Data: 2020-09-13 > 2020-09-28

Residents

Jessica Sarah Rinland

Jessica Sarah Rinland

Zinemagilea