Galerna - Jon Cazenave | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Galerna

Galerna lanaren kontzeptualizazioa eta erakusketa-formalizazioa (2020ko azaroan Tabakalerako Kutxa Artegunea aretoan egingo den erakusketarako).Galerna hamar urtez (2007-2017) Euskal Herriari buruz eginiko argazki-proiektu intimoa da. Zuri-beltzeko argazki-dokumental batetik abiatuta, lanak abstrakziorantz eboluzionatzen du eta izaera pertsonalagoa hartzen du; naturari interpretazio subjektibo eta emozional batetik heltzen dio. Horrela, Galerna lurraren esperientzia estetiko bihurtzen da, matrize-ikuspegitik ulertzen dena; hau da, lurra natura-ama da, eta jatorriaren kontzeptua bere zalantza nagusietako bat.

Residents

Jon Cazenave

Argazkilaria