Larrugorritan - Jone Arriola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Larrugorritan

Larrugorritan seriearen ideia nagusia, emakumeok benetan bizi dugun errealitatea den moduan erakustea da. Horretarako, bost neska gazte izan dira aukeratuak pertsonaia nagusi gisa. Unibertsitate garaian kokatuko da, bizitzako lau urte hoberenak direla dioten garai horretan. Etorkizunean izan nahi dugun hori erabakitzeko erabateko esperimentazio garaian. Adin honetan sexuak duen garrantzia, baita familiak zein lagunen arteko harremanak edota esperimentazio prozesuan probatzen diren sustantzia eta ekintzak nagusituko dira istorio osoan zehar. Bost protagonistak, bai itxura fisikoaren eta baita jokabideen aldetik atentzio deitzen trebeenak direla esan dezakegu. Elkarren artean duten harreman garden eta gordina inolako filtrorik gabe erakusten dutelako. Pertsonaiak kameraren aurrean biluztu nahi ditugu, diren modura erakutsi.

  • Data: 2020-06-26 > 2020-12-31

Residents

Jone Arriola

Errealizatzailea