Nahiak - La traka produkzioak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Nahiak

Nahiak ikus-entzunezko proiektu bat da, plataforma digitalen bidez online banatzeko sortua. Fikziozko webserie bat da, gidoi eta 6 kapitulutan egituratua, gutxi gorabehera 15 minutukoa eta aurrekontu doitua duena. Webserieak estilo ironiko bat bilatzen du, non tramak, drama eta komediaren artean garatzen diren. Formalismoak eta narratiba konplexuen eraikuntza desegitea da asmoa, pertsonaien eta argumentuaren sinpletasunari eta naturaltasunari bide emateko. Proiektu honek bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak ikusaraztea sustatzen du, estereotipoak errepikatu gabe. Hau da, pertsonaien eguneroko bizitzaren beste ikuspegi bat eskaini nahi da, unean uneko ikus-entzunezko ekoizpen gehienek jarraitzen duten ildotik aldenduz. Azken batean, formatu labur eta eskuragarria sustatzea da helburua. Telesailaren arreta hainbat arloetan kokatuko da; generoa, sexualitatea, berrasmatu beharra, dolua eta oro har, ahaztutako gizarte-taldeen ikusgaitasunarekin lotutako gaietan.

 

  • Data: 2020-06-26 > 2020-12-31

Residents