Udako lantegiak 2021 - Eguneroko magia - Gloria Vilches | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Eguneroko magia

Collage lantegi bat

 

Eskuzko collagea praktikatzen duen lantegi didaktiko eta ludikoa da hau, paper moztuekin eta itsasgarriarekin.

Hasteko, collagearen historia gaingiroki aztertuko dugu, artista klasiko eta garaikideen (Hannah Höch, Max Ernst, Georges Hugnet, John Stezaker edo Katrien de Blauwer, beste askoren artean) obra adierazgarrien ikustetik eta iruzkinetik abiatuta posible diren teknika, material, estilo eta zentzumenak azalduz, horien helburua parte-hartzaileei ideia ugari eskaintzea baita. Jarraian, ariketa gidatuak egingo ditugu, teknika honen aukerekin esperimentatzeko. Proiektu kolektibo eta serial bat ere egingo dugu. Azken jardunaldiak obra erabat libre eta pertsonal bat sortzeko aukera eskainiko du.

Maitemindu zaitez aurkitutako materialarekin eta sortu konposizio berriak.

Gonbidatuak

Gloria Vilches

Collagearen artista eta Xcèntric, CCCBko zinemaren koordinatzailea