EHAerospace - EHAerospace - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

EHAerospace

Partekatu!

EHAerospace espaziora ahalik eta modu sinple eta merkeenean iristea helburu duen proiektua da, neska-mutiko pobreen espazio-programa. Proiektuak espazioaren esplorazioa eskolen, unibertsitateen, enpresa txikien eta amateurren eskura ere jarri nahi du.

 

Ekain Larrañagak eta Mikel Malagonek 2016an ekin zioten proiektuari, bigarren hezkuntzako laugarren maila amaitu baino lehen Tabakalerako Hirikilabs laborategia, bisitatu ondoren. Euren proiektua bertan aurrera eraman zezaketela jakin zutenean, ahalik eta gertuen iristea erabaki zuten, beren baliabide gutxirekin. Helburua lortzeko, taldeak globo meteorologiko bat eta suziri konbinatu bat erabili nahi ditu. Globoa 30-35 km-ko altuerara igoko da, eta bertan, suziria globotik aireratuko da.