- Ehungintza diseinu bat garatu - Posidonia Estudioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ehungintza diseinu bat garatu

3D inprimaketaren eta fabrikazio digitalaren bidez

 

3D inprimaketaren munduan hasiko gara eta ehungintzan eta modan aplikatutako fabrikazio digitaleko sistema berriztagarrien errepasoa egingo dugu.

Lantegian, dauden ekoizpen-sistemak, erabilera posibleak eta proiektu aipagarriak ikusiko ditugu, baita erabiltzen diren materialak ere. 3Dn inprimatutako ehungintza aplikatzeko gure lehen proposamena diseinatuko dugu, prozesu horrek eskatzen dituen oinarriak aplikatuz: ideiak/zirriborroak bilatzea, diseinua, 3D modelatzea, inprimaketa-diseinua, fabrikazioa eta produkzio ondokoa.

Helburua da oinarri sendo bat lortzea teknika horrekin ikertzen eta proiektu berriak sortzen jarraitu ahal izateko.

 

Egitura:

-3D inprimaketaren mundurako eta ehungintzari eta modari aplikatutako fabrikazio digitalaren hainbat metodoei sarrera. Aipagarriak izan daitezkeen erabilerak eta proiektuak, bai eta erabiltzen diren materialak ere.

-Erabiltzen diren programak ikusiko ditugu eta materialak eta ehundurak aztertu.

-3Dn inprimatutako ehun-aplikazioa diseinatzea. Digitalizazioa eta bektorizazioa.

-3Dko modelatzea eta piezak inprimatzea.

 

*Garrantzitsua: Osasun-neurriak bermatzeko eta etxetik lanean jarraitu ahal izateko, beharrezkoa da ordenagailu eramangarri bat ekartzea Inkscape, Tindercad eta Cura programekin. Ordenagailurik ez baduzu edo deskargekin arazoak badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: programa.medialab@tabakalera.eu.

Guests

Posidonia Estudioa

3D bitxigintza