- Elkarrizketa: Julio Le Parc eta Ana Longoni - Julio Le Parc, Ana Longoni | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Elkarrizketa: Julio Le Parc eta Ana Longoni

Julio Le Parc, Kuboa-ren egilearen eta Ana Longoni idazle eta ikertzailearen arteko solasaldia

Saio honetan, Ana Longoni idazle, ikerlari eta irakasleak, Reina Sofia Museoko Jarduera Publikoetako zuzendaria ere badena, Julio le Parc artista elkarrizketatuko du. Le Parc arte modernoa garaikidearen ziurgabetasunekin lotzen jakin zuen artista da, eta aitzindaria izan zen artearen eta ikusleen arteko harreman berria ezartzen. Bere obrarekin harengana hurbilduko zen edozein pertsonarekin harreman zuzena ezarri nahi zuela zioen, ez bakarrik arte kritikariekin, garrantzitsuena obraren eta ikuslearen arteko konplizitatean baitzegoen. Kuboa, Tabakalera Plazarako berariaz Le Parc-ek diseinatu duen eskultura mugikorra da eta 2660 piezaz osatua dago. Eskultura hau izango da artista frantziar-argentinarraren ekoizpen zabala sakonago ezagutzeko solasaldiaren abiapuntua. 

Más actividades de Tabakaleraren 5. urteurrena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Ana Longoni

Idazlea, ikertzailea y irakaslea