Fokuak (FK) - Elkarrizketak: VI Manifestu filmiko feministak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Elkarrizketak: VI Manifestu filmiko feministak

 

CCCB eta Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Donesekin elkarlanean ekoitzia.

 

Seeing for ourselves - Women working with film, Margaret Williams, Gran Bretaña, 1983, 56'

Channel 4k eta British Arts Councilek elkarlanean ekoitzitako pieza hau 1980an jaiotako Circles taldearen esperientziara hurbiltzen da. Kolektibo hori emakumeek egindako zinema sustatzeko eta emakumeek ikus-entzunezko sektorean izandako esperientzien inguruko ikerketak eta eztabaidak errazteko sortu zen. Narratiba guztiz berezi batekin, dokumentalak Joanna Davis, Tina Keane, Annabel Nicolson, Felicity Sparrow eta Lis Rhodes Circlesen sortzaileetako batzuen ahotsak eta esperientziak biltzen ditu. Gainera, bere topaketetan aldarrikatutako zinemagile historikoen bi film daude: Alice Guyren a House Divided (1913) eta Germaine Dulac-en La Souriante Madamme Beudet (1922).

Plutonium Blonde, Sandra Lahire, Gran Bretaña, 1987, 16’

Film hau erradiazioari buruzko trilogia baten parte da, collage distopiko honek Thelmaren narratiba hautsia kokatzen du, plutoniozko erreaktore batean monitoreekin lan egiten duen emakume bat. Plutonio horia, edertasun-produktuetan erabili ohi den erreferentziazko kolorea, emakumeen gorputzaren errealitate bihurtzen da produktu kimikoen fabrikan. Lantegietako keek eta gerra nuklear baten mehatxuek eteten dituzten eguneroko elkarrizketen collage fonikoen eta haur-sehaskako abestien bidez, Sandra Lahireren filmak galdera zailekin konfrontatzen du ikuslea, mota honetako garai batean errealitate kimiko batean bizi diren gorputz kaltetuen eta emakume identitatearen inguruan. (Mariana Sánchez Bueno)

 
 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.