Eloy Fernández Porta

Eloy Fernández Porta (Bartzelona, 1974) doktore-bekaduna izan da Boston College erakundean, eta Fellow Lecturer kargua izan du Duke University unibertsitatean.
Horrez gain, Giza Zientzietako doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Hamar liburu argitaratu ditu, horien artean honako entsegu hauek: Afterpop, Homo Sampler, €RO$, Emociónese así, En la confidencia eta, katalanez, L’art de fer-ne un gra massa; guztiak Anagrama argitaletxean.
Doktoregoko Aparteko Saria, Anagrama saria eta Bartzelona Hiria saria irabazi ditu. Bere kritika kulturaleko testuak komikira (Carlos Maiques eta Marcos Prior), bideo-sorkuntzara (Carles Congost eta Natxo Madina) eta spoken word delakora (Agustín Fernández Mallo eta Jose Roselló) egokitu dituzte.
Horrez gain, ingelesera, frantsesera eta portugesera itzuli dituzte. Arteari buruz idatzi duen artikulu-sorta, Nubada en prosa izenekoa, Jot Down eta Núvol aldizkarietan argitaratzen da. EXIT eta A*Desk aldizkarietan ere aritzen da lankidetzan.
https://www.lemonde.fr/livres/article/2011/10/06/homo-sampler_1582886_3260.html
http://www.jotdown.es/author/eloy/
https://www.facebook.com/AnagramaEditorial/videos/1711428038896086/
Iraganeko proiektuak
-
You know how you should feel (Badakizu nola sentitu behar zenukeen)
Eloy Fernández Portak egindako spoken word saioa 2019-11-30 -
Emozio politikoak euskal langileen klasean eta sensologia feministan
Sara Hidalgo eta Eloy Fernández Portaren hitzaldia 2019-11-30 -