T Game - Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala. - Daniel Muriel, Alfie Bown, Luca Carrubba, Víctor Navarro Remesal, Marta Trivi, Eurídice Cabañes, Óliver Pérez-Latorre, Marina Amores , Desmusea [Clara Harguindey + Daniel Pecharromán], Mercè Oliva | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Errealitate bideo-ludifikatua. Bideo-jokoak gizarte garaikidean duen garrantzi soziala.

Bideo-jokoen nazioarteko mintegia

 

 

Bideo-jokoek lehen mailako garrantzi sozial eta kulturala hartu dute gizarte garaikideetan. Ez da soilik hazten ari den industria bat: gizarte-ehunaren bazter guztietara iristen hasi den fenomenoa ere bada. Ildo horretan, bideo-jokoen berezko mugetatik haratago doazen esparruetan aurki daiteke bideo-jokoaren kultura gure gizarteko ia arlo guztietan eragiten ari delako behin betiko froga. Gizartea bideo-ludifikatzeko prozesu batez ari gara; izan ere, bideo-jokoen mekanika, lengoaia, estetika, interfaze, logika, esanahi eta praktikek gure eguneroko bizitzako hainbat esparru kolonizatzen dituzte. Horrela, prozesu bideo-ludifikatzaileak ikus daitezke esparru oso ezberdinetan, hala nola, ekonomian, lan-arloan, aisian, politikan, hezkuntzan, osasungintzan, harreman sozial eta pertsonaletan, identitateen eraikuntzan eta kontsumoan. Bideo-jokoa gailu edo mihiztatze soziotekniko gisa hartuta, hau da, diskurtso, praktika, jakintza, arrazionaltasun, teknologia eta espazioen sare baten artikulazio gisa hartuta, mintegi honek bideo-jokoak gizartean, kulturan, politikan eta artean duen garrantziari heldu nahi dio, gero eta errealitate bideo-ludifikatuagoan. Mintegia egituratzen duen ardatz nagusia gizartearen bideo-ludifikazioaren ideia da, eta posible dela gizarte garaikideari eragiten dioten funtsezko gaietara hurbiltzea bideo-jokoaren alderdi guztietatik (narratiboa, ludikoa, soziala, etikoa, politikoa, teknologikoa, kulturala eta artistikoa). Mintegira gonbidatutako hizlariek honako gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: gamifikazioa eta subjektibotasunaren sorrera; arrazionaltasun politiko neoliberalen nagusitasuna; ludikotasunaren, artearen eta kapitalismoaren arteko harremana; genero-ikuspegia eta ikuspegi feminista; eta kultura-dinamiken bideo-ludifikazioa.

 

EGITARAUA (Egitarau osoa streaming bidez jarraitu ahal izango da)

 

 

Asteazkena, apirilak 28 

17:30-17:45. DANIEL MURIEL Mintegiaren aurkezpena PRESENTZIALA (ES)

 

17:45-19:00 ALFIE BOWN Sexbots and Smart Condoms: Ludified Love in Digital Society ONLINE (EN>ES)

 

19:15-20:30. LUCA CARRUBBA Sociedades lúdicas: el videojuego como objeto del proceso artístico PRESENTZIALA (ES)

 

 

Osteguna, apirilak 29

12:30-13:45. ÓLIVER PÉREZ-LATORRE Cultura de la resiliencia. Videojuegos y running en tiempos de crisis ONLINE (ES)

 

17:30-18:45. MERCÉ OLIVA Seguir las reglas: imaginarios laborales, ludificación y medios ONLINE (ES)

 

19:00-20:30. MARINA AMORES ETA MARTA TRIVI De '¡Protesto!' a 'Nerfeadas': hablando desde la teoría a la práctica del machismo en el mundo del videojuego. Nerfeadas telesaileko kapitulu baterako baimena era sartzen da  PRESENTZIALA(ES)

 

 

Ostirala, apirilak 30 

12:30-13:45. VÍCTOR NAVARRO REMESAL Slow Gaming: cómo la lentitud y la relajación conquistaron el videojuego ONLINE (ES)

 

17:30-18:45. DESMUSEA (Clara Harguindey eta Daniel Pecharromán). The Museum Happens Here PRESENTZIALA (ES)

 

19:00-20:15 EURÍDICE CABAÑES Gobernantza ludikoa ONLINE (ES)

 

20:20-20:30. Mintegiaren amaiera. Mintegiaren amaiera laburra, mintegitik atera daitezkeen ondorio nagusiak laburbilduko dira.PRESENTZIALA (ES)

  • Data: Asteazkena, 2021ko apirilak 28 > Ostirala, 2021ko apirilak 30
  • Lekua: Sala Z
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doain
Sarrerak

Jarduerak

Gonbidatuak

Daniel Muriel

mintegiaren koordinatzailea eta soziologian doktorea 

Alfie Bown

Hedabide digitalen arloko irakaslea

Luca Carrubba

Ikertzaile eta artisau digitala

Víctor Navarro Remesal

Irakaslea eta ikertzailea 

Marta Trivi

Nerfeadaseko zuzendaria

Marina Amores

Nerfeadaseko zuzendaria

Desmusea [Clara Harguindey + Daniel Pecharromán]

Kolektibo artistiko eta kultura-bitartekaritza

Mercè Oliva

Irakaslea