- erro(re)tik mintegia - Rubén H. Bermúdez, Jara Rocha, DARKUM, Infernua Bizirik, Maite Aizpurua Olaizola, Radio Nikosia, Why Not Irratia, Yera Moreno Sainz-Ezquerra , Marta Plaza, Mercedes García López de Rodas, Serpentine Galleries, Marleen Stikker , Fran MM Cabeza de Vaca, Mash Elizalde, Ageda Blasco Egia, Brayan Altimasberes Alaminos, Asun Pié Balaguer, LOCUS*, La rara troupe | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

erro(re)tik mintegia

Mintegi desbideratua (erroretik) eta erradikala (errotik)

 

Desbideratuta, errorea oinarri hartuta ikaskuntza sortzea proposatzen den espazioa delako. Espero ez genuenari irekita dauden egiteko moduetan jarri nahi da arreta, eta hezkuntza-praktikak modu totalitario, absolutu eta barneraezinetatik urrundu. Izan ere, beste leku horietatik araua aipatzea errazagoa da: ikusten ez dena, baina bere indarkeria guztiarekin diziplinatzen gaituena.

Erradikala, errotik aldaketak sortu nahi direlako. Aldaketek, programei ez ezik, kultura-erakundearen egiturei ere eragiteko gaitasuna izan behar dute, eta zaintza, begirada komunitarioa edo parte-hartzea bezalako nozioei buruz errotik pentsatzeko aukera eman. Erosotasun-espazioetatik irtetera behartu nahi ditugu gure buruak, beste leku batzuk okupatzeko-ikusarazteko-seinalatzeko: atseginak ez diren lekuak, zentralak ez direnak, arautik ikusi nahi ez direnak. Erresistentzia-ahalmen osoa duten praktika eta bizipenak aldarrikatu nahi dira.

erro(re)tik gogoeta luzea da, aniztasuna, zaintza, komunitatea edo inklusioa bezalako terminoak birpentsatzen dituena. Hiru lan-ildotan gauzatzen da: hezkuntza- eta komunitate-prozesu bat osasun mentalaren, zaintzaren eta aniztasunaren ardatzetan oinarrituta; Tabakalerako lantaldeari, programei eta lan-moduei eragiten dieten formakuntza ezberdinak; eta 2021eko maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo den hau bezalako bi programa publikoak.

 

PROGRAMA

 

Maiatzak 12 eta 13   LANTEGIAK

(2 eguneko iraupena)

 

17:00-19:30  Kopia eta errorea! -- Rubén H. Bermúdez -- ES -- Medialab

"Kopia eta errorea!" argazkigintzako lantegi esperimental bat da. Handik eta hemendik kopiatu eta zerbait egingo dugu. Musikari, literaturari, zinemari edo telebistari begiratuko diogu. Teoria pixka bat eta praktika asko. Lotsarik gabe kopiatuko dugu, gora errorea!

Lantegi honek ilusioa, pasioa eta jakin-mina sortu nahi ditu. Gure istorioak inportanteak dira.

17:00-19:30  Teknologikoki anitzak  -- Jara Rocha -- ES -- Medialab

Lantegi honetan, oso elementu desberdinak jarriko ditugu mahai gainean: manifestuetatik pasadizoetara joango direnak, akatsak, pitzadurak eta konponketak zeharkatuz. Horiekin, ikusmen, soinu, testu eta ahozko esperientziak eta espekulazioak partekatuko ditugu; elkar eta adi-adi: aurrera, atzera, barrura eta gu garen teknologien aldeetara.

Zer suposatzen du teknologiek gure praktikei eragiten dietela esateak, baina gure praktikek teknologiei ere eragiten dietela baieztatzeak? Zein espazio, denbora, sentsibilitate, memoria eta asmakizunek parte hartzen dute bi (edo gutxienez bi) norabideen afektu horietan? Nola murrizten edo zabaltzen dute afektuen eremu hori, erabilgarritasuna, irisgarritasuna, irakurgarritasuna, erosotasuna, unibertsaltasuna edo zaharkitzea  -askotan beste leku batzuetatik erabakitako- baldintzek? Zer da hainbat afektuen parte-hartze erradikalean gure burua legitimatzea, edonorren egunerokotasuna markatzen duten teknologien bidez?

17:00-19:30  Serigrafia lantegia -- Darkum Elkartea + Infernua Bizirik -- EU, ES, AR -- Patioa

Serigrafia erresistentzia tresna antiarrazista eta feminista gisa ulertzen duten bi eragile gonbidatu dira: Darkum Elkartea eta Infernua Bizirik. Lantegi honetan estanpazio-teknikak ezagutuko dira eta ‘zuk-zeuk-egin’ lema kolektibizatuko da. Ekarri zure arropa zaharra eta berritu ezazu serigrafiaren bidez!

*Bidali mezu elektroniko bat hezkuntza@tabakalera.eus helbidera lantegietan parte hartu nahi baina sarrerarik lortu ez baduzu.

 

Maiatzak 14  AURKEZPENAK ETA HITZALDIAK

 

11:00 - 12:30  Irrati-lengoaiak solasaldian -- Radio Nikosia + Fundación Why Not -- ES -- Z Aretoa + Streaming

Fundación Why Not Radio eta Radio Nikosia proiektuen arteko elkarrizketa honek irratiaren aukera politikoak aztertzen ditu. Espazio seguru bezala funtzionatzen du irratiak bi kasuetan, ez bakarrik sozializaziorako bide bat delako, baizik eta sufrimendua politizatu/problematizatu daitekeelako eta aniztasunari buruz pentsatu.

17:00 - 19:00  Erradikalki izan eta egon -- Marta Plaza + Mercedes García López de Rodas + Yera Moreno -- ES (zeinu-hizkuntzara itzulita) -- Z Aretoa + Streaming

Errealitate hegemonikoaren baitan bizitzeko ezintasunek gorputz gehienetan ezinegon eta biolentziak sortzen dituzte. Nola eraldatu ditzazkegu izan eta egoteko moduak, gure artean errekonozitu eta zaintzeko espazio erradikalki iraultzaileak sortu ahal izateko? Praktika feminista eta antikapazitistei buruz hitz egingo da, osasun mentalaren inguruko begirada kritiko batetik.

19:30 - 20:30  Erresistentzia arazo fisikoa da --  Maite Aizpurua Olaizola -- EU -- Z Aretoa

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik? Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da runningaren kulturan. Antzerki-performance pieza honek, ordea, gelditzera gonbidatzen gaitu. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “desgaitasun” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Egia ondo entrenatutako gezur bat besterik ez da, ordea. Martxan dabilen promesa.

 

Maiatzak 15  AURKEZPENAK ETA HITZALDIAK 

 

11:00 - 13:00  Nola zaindu kultura instituziotik-- Amal Khalaf + Alex Thorp (Serpentine Galleries) + Marleen Stikker (Waag) + Fran MM Cabeza de Vaca (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía) -- ES, EN (aldibereko itzulpenarekin) -- Z Aretoa + Streaming

Solasaldi honek instituzio kulturaletik komunitatea eraikitzeko aukerak aztertu nahi ditu; bai estruktura zein programaren aldetik aniztasuna eta zaintza bezalako terminoak berrikusi; edo kultura zentro eta museoetan kolektibitatea artikulatzeko moduei buruz hausnartu.

13:00 - 14:30  Algarak eta arrakalak hezkuntzan -- Mash Elizalde + Brayan Altimasberes (Loratuz Lotu) + Ageda Blasco Egia (Mindara) -- EU > ES (aldibereko itzulpenarekin) -- Z Aretoa + Streaming

Hezkuntza, eskola edo bezalako hitzek bere baitan dute eraldaketarako eta potentzia kritikorako gaitasun guztia. Halere, bazterketa, zapalkuntza, normalizazioa eta biolentzia ere sortu dezaketen espazioak dira. Praktika dekolonial, feminista eta anti-kapazistak dituzten hiru ekimen hauekin batera gaur egungo hezkuntzaren markoan arnasguneak sortzeko beharraz eta aukerez eztabaidatuko da.

ORDUTEGI ALDAKETA: 16:30-18:00 Kultura eroa. Araua askatzen -- LOCUS Proiektua + Asun Pié Balaguer -- ES (zeinu-hizkuntzara itzulita) -- Z Aretoa + Streaming

LOCUS* proiektua eta Asun Pié-ren arteko elkarrizketa buru-osasunaren inguruko eztabaida kolektiboak irekitzeko garrantziaz, araua desorekatzen duten espazio seguruak bilatu eta eraikitzeko moduez, edo bide hauek garatu nahi dituzten hiri-laborategi eta kultura instituzioen rolaz arduratuko da.

18:30 - 20:00  Hitzaldi performatiboa: Berlín Rehearsal -- La rara troupe -- ES -- Z aretoa

Nonia Alejandre, Carlos Crespo, Chus Domínguez, Alfredo Escapa, Félix Lorenzo/Ángela María, Marcos de Matos, Abel Morán, Blanca Puente, Belén Sola eta Ángel Zotes-ekin.

La rara troupe 2020an Berlingo XI. Bienalean parte hartzeko asmatutako hitzaldi performatibo bat eskainiko du, pandemia dela eta Berlinen inoiz egin ezin izan zena. Euren artxiboak, bideoak eta audioak irakurketekin eta, segur aski, kafea eta pastak partekatzeko gonbidapen simulatu batekin, elkarrizketa alai honen parte izango dira.

 

 

 

Laguntzailea:
logotype-partenaires-monochrome_f-carasso_web.jpg

Gonbidatuak

Rubén H. Bermúdez

Artista bisuala

Jara Rocha

Hezitzailea, komisarioa, ikertzailea eta irakaslea

DARKUM

Elkartea

Maite Aizpurua Olaizola

Sortzaile eta interpretea

Radio Nikosia

Sufrimendu psikikoko ibilbide medikalizatuak dituzten eta ez dituzten pertsonek osatutako dispositibo, kolektibo eta elkarte bat da

 

Why Not Irratia

Gaixotasun mentala duten pertsonek egindako irratia

 

Yera Moreno Sainz-Ezquerra

Artista bisuala, irakaslea eta ikertzailea

Marta Plaza

Aktibista zoroa (eta asetzen duena)

Mercedes García López de Rodas

Gizarte-komunikatzailea

 

Serpentine Galleries

Amal Khalaf + Alex Thorp

Mash Elizalde

Loratuz lotuko kidea, ikaslea eta aktibista

Ageda Blasco Egia

Aktibista, hezitzailea, ikertzailea eta artista

 

Brayan Altimasberes Alaminos

Ikasle eta langile ijito-euskalduna

Asun Pié Balaguer

Irakaslea eta ikertzailea

LOCUS*

Arte-osasun mental komunitarioaren proiektua

La rara troupe

Osasun mentalaren inguruko sormen taldea