Estanis Comella | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Estanis Comella

Estanis Comella. Tabakalera

Antolatzeko sistemen eta hedatutako displayen bidez egiten du lan, irudiarekin, lerro analogikoekin, soinuarekin edo eskulturarekin egindako jarduteetatik sortzen diren ekitaldiak batu ahal izateko. Egin dituen azken erakusketen artean, honako hauek daude: Okela Sormen Lantegian (Bilbo) egindako AMP XX Urdina/Azul; CentroCentro espazioan (Madril) Josu Bilbaorekin egindako loà ots erakusketa, Sonia Fernández Pan komisarioak antolatutako Mirror becomes a razor when it’s broken zikloaren barnean; Carreras Múgicako Hallean (Bilbo) egindako HNDKRFTD 200; Egia Kultur Etxean (Donostia) egindako Last Trax (Eremuak); Centre d’Art La Panera zentroan (Lleida) egindako eta Antoni Jové eta Anna Roigé komisarioek antolatutako Tinta Fresca; Bombon Projects-en (Bartzelona) Ángels Miralda komisarioak antolatutako Strange Truth; Arizko Dorretxean (Basauri) egindako Se bate en los bordes como poste de la tienda reventado.