- ETORKIZUNA: IKUSMIRA BERRIAK - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

ETORKIZUNA: IKUSMIRA BERRIAK

PELIKULA PROIEKTUEN AURKEZPEN MAHAI INGURUA

Etorkizuna Tabakalerako podcast-a da. Bertan, prestatzen ari diren filmen prozesuak eta irudiak kontatzen dizkigute zinemagileek. Oraingoan, zuzeneko podcastaren saio presentzial bat egingo dugu Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko programako bost zinemagile egoiliarrekin, eta Victor Iriarte Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezko programaren arduradun eta podcastaren sortzailearen soinu zuzendaritzapean.

Elkarrizketa-forma duen mahai-ingurua. Bertan, oraindik existitzen ez diren filmen irudiak bistaratzen hasiko gara, hitzaren eta audio-material desberdinen bidez.

 
Partehartzaileak:

Marina Palacio (Euskadi), Y así seguirán las cosas.

Magdalena Orellana (Argentina-Espainia), Hasta que el lugar se haga improbable.

Eduardo Crespo (Argentina), La gruta del viento.

Manuel Muñoz Rivas (Espainia), Manantial.

Mina Fitzpatric (Estatu Batuak), Wandervogel.