- Etorkizuna: zientziazko eta fantasiazko arkitektura Prada Pooleren obran - Antonio Cobo, Sergio Prego | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Etorkizuna: zientziazko eta fantasiazko arkitektura Prada Pooleren obran

Antonio Cobo-ren solasaldia Sergio Pregoren partaidetzarekin

 

José Miguel de Prada Poole: Sevillako (Hielotron) izotz gaineko patinaje pistarako proiektuaren maketa, 1973.

 

Bere lehenengo proiektuetatik, José Miguel de Prada Poolerentzat (Valladolid, 1938 - Madril, 2021) arkitektura-jarduna lan prediktiboa izan zen, gero eta likidoagoa eta ezegonkorragoa zen errealitate baten aurrean.

Arkitektoaren proiektu paradigmatikoenen bidez, haren obran konstanteak izan ziren etorkizuneko perspektibak birpasatuko ditugu. Batzuetan “arkitektura- fikzio” bihurtutako horren diseinua lantzean, espekulazio arrazionalak egin zituen aurrerapen zientifiko, tekniko edo sozialei buruz. Energia eta soinu, ukipen edo usainaren alderdiak ere landuko ditugu, artistaren proiektuetan ohiko osagarri izan baitziren, eta, modu esplizituan, Prada Poolek berak  `sentsorial-sentsitibo´ izendatutako esperientziari lotutako kontzeptuak ekarri baitzituzten.

Programa hau Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Antonio Cobo

Arkitektoa eta irakaslea

Sergio Prego

Artista