- Europako Bauhaus Berria (Aurkezpena) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Europako Bauhaus Berria (Aurkezpena)

 

Europako Batzordeak Tabakalera Europako Bauhaus Berriko (NEB) bazkide ofizial gisa hautatu ostean, ekimena aurkezteko jardunaldia hartuko du Tabakalerak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin eta proiektuko beste bi euskal kideekin (Conexiones Improbables plataforma eta Bilbao Metropoli-30 Elkartea) elkarlanean antolatutako lehen hitzaldia izango da.

Helburua, ekimena gizartean aurkezteaz gain, tokiko eragileak, ekimen independenteak, profesionalak eta hainbat eremutako herritarrak inplikatzea izango da, NEBk planteatzen dituen balioekin bat datozen lankidetza-proiektuen diseinuan parte har dezaten.

Europa mailako sormenezko eta diziplinarteko ekimen bat da, etorkizuneko bizitzeko moduak diseinatzeko topagune bat irekitzen duena eta artearen, kulturaren, gizarteratzearen, zientziaren eta teknologiaren arteko bidegurutzean kokatzen dena. Ekimenak bizi garen lekuetara eramaten du Itun Berdea, eta guztiontzako etorkizun jasangarria, inklusiboa eta ederra irudikatzeko eta eraikitzeko ahalegin kolektiboa egitera deitzen du.

Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Alessandro Rancati-k (Europako Batzordearen izenean), ekimeneko hiru euskal bazkideek (Tabakalera, Conexiones improbables, Bilbao Metropoli-30), eta bi bazkide europarren esperientzia ezagutu ahal izango dugu ordezkaritza baten bitartez (Nordic Bauhaus/Finlandia eta Bauhaus do Mar/Portugal). 

Jardunaldia interesa duen orororentzat zabalik dago eta aurrez aurre (izen-ematearekin) eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Tabakalera Online atarian.

 

> Ekimenaren inguruko informazio gehiago: Europako Bauhaus Berria (es)

 

EMAN IZENA EAE-KO SAREAN

Documentación

Videos

Europako Bauhaus Berria

Europako Bauhaus Berria

Argazkiak

Europako Bauhaus Berria

Europako Bauhaus Berria