Dantz - Everybody Needs a Big Case - Kino Internacional | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Everybody Needs a Big Case

Sintesi bezala: sintesi modularrera sarrera lantegia

sintesi modularra

Dantz jaialdiarekin bat eginez paraleloan antolatutako Ezorduan programaren baitan, soinu-sinteriari buruzko lantegi eta musika saio/erakustaldia antolatu du Hirikilabs-ek. Sintetizadore analogiko modularrak soinu elektronikoa sortzeko aukera paregabea eskaintzen dutenez, norberak eraiki eta osatzeko Eurorack gisako sitemen inguruan komunitate itzela eratu da. Saio honetan teknologia honek sormenerako eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu.

Kino Internacional Reykjavik606 taldeko kideak, lantegian osziladorea bat zer den erakutsiko digu, hutsetik hasita patch bat nola sortzen den edo Buchla eta Moog bezalako sintetizadoreen sortzaileen historia ikasteko aukera izango dugu baita ere. DIY filosofiaren ohituretan oinarrituz, norberak bere sistema modularra eraikitzeko eman beharreko pausuak azalduko dizkigu. Saioa borobiltzeko, hutsetik abiatuta zuzeneko saio inprobisatua burutuko du, makina hauek ekoizpen eta zuzeneko kontzertuetarako duten potentzial osoa erakutsiz.

Gonbidatuak

Interesa dakizuke

Kontzertuak
2016-08-20 - 20:30

Musika ambient eta elektronikoa....

Lekua:

+ Info