- Ezbaikaria - Jon Mantzisidor, Esther Leslie, Olatz Otalora | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Ezbaikaria

Mintegia

 

Jose Mari Zabalaren kartela

 

Mintegi hau Tabakaleratik bultzaturiko Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean egin da. Mostra honek Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantautorearen Lekeitioak lana du oinarri, eta lan esparru ezberdinen gurutzaketa proposatzen du, komunikazio-inkomunikazio binomiotik abiatuta. Izan ere, herri kultura eta abangoardien arteko banaketa gainditu eta iraupen luze eta askotarikoak diren kezka formal eta bihurketak azalarazten dituzten artefaktuak baitira Lekeitioak: tradizioaren eta tradukzioaren arteko jolasa, soinu- eta musika-erregistro askoren arteko nahasketa (muntaiaren gisako abangoardiako prozeduren bidez), edo hizkuntzaren eta keinuen bihurduren azterketa. 
 

Iada mende erdia baino gehiago igaro da Ez dok Amairuko kideek Baga, biga, higa... Sentikaria izeneko ekimena aurkeztu zutenetik. Izenondoa Joxean Artzek jarri omen zion, ikus-entzuleen “sentimenduan” eragitea zuelako xede ikuskizunak. 

Ikuskizuna baino entzunkizuna dela esango genuke Ezbaikaria. Arrazoia eta gogo-bizia (arrazoiketa) aurrez aurre ipini nahi dituen eztabaida eta kritikarako lekua. Komunikazioak estatus sakratua hartu du hainbat eremutan. Pertsonen eta herrien arteko topaketaren gailurra, hezkuntzaren funtsa eta demokrazian parte hartzeko bitarteko egokia dela esaten da. Baina komunikazioa ez da hizkuntzarekin nahastu behar. Gardentasun egarri aseezin batetik harago doa, asko baitira hizkuntzan ezagutzen ez ditugun gauzak. Hala ere, komunikazioa ez da hizkuntzarekin nahastu behar. Gardentasun-egarri aseezin batetik harago doa, asko baitira hizkuntzan ezagutzen ez ditugun gauzak. Beraz, hizkuntzaren entzumenak beti engainatzen dituen ideiei gerra deklaratzetik hastea komeni da, gutxi baitira ikuspegi kritikoa eraikitzeko bidean aurki daitezkeen ziurtasunak.

Ezbaikariak arrazoi argiko autobide irristakorren ordez zalantzaz betetako bidezidorrak jartzeko eskatu du. Bere gerra askatu nahi du. Eta entzun agurearen zuhurtzia, gaztearen herra, kantuaren errima, artistaren gehiegikeria eta astoaren irrintzia.

Lekeitio eta Gernika. Hitza eta hotsa. Komunikazioa eta inkomunikazio. Herrikoia eta elitista. Ni eta denak. Hizkuntzaren gerrak kontaezinak dira. Ezbaikariaren lehen edizio honek horietako batzuetan murgiltzera gonbidatzen gaitu.

 

 

PROGRAMA (7, 8 eta 9 San Telmo Museoa - 10 Tabakalera)   *Sarrerak laster izango dira eskuragarri.

 

SAN TELMO MUSEOA

Uztailak 7, Asteazkena

18.00-19:00etan Hitzaldia. Iñaki Segurola eta Beñat Muguruzaren arteko elkarrizketa. Quousque Tandem / Sed Quia Sua (Oteiza hil behar izan dugu, bizi zedin euskaratik) EU

Uztailak 8, Osteguna 

18.00-18:50etan.Hitzaldia. Marta Boccos García Lekeitio 5. Komunikazio Inkomunikazio. Mikel Laboa (Artista Medikua) EU
19.00-19:50etan Hitzaldia (Gonbidatua online). Elixabete Ansa Goikoetxea "Garraxia eta kantuaren tarte interstiziala" EU

Uztailak 9, Ostirala 

           18.00-18:50etan. Hitzaldia. Hugo Savino Lenguaje y poética del responder ES
           19.00-19:50etan Hitzaldia. Germán Labrador Los exiliados de la lengua: poesía y guerra ES

 

TABAKALERA (Z ARETOA)

Uztailak 10, Larunbata

18.00etan Hitzaldia (irakurketa) Olatz Otalora Interpretazioaren kontra EU
19.00etan. HItzaldia Esther Leslie Antifascist Experiment and the Gesture of Language EN
20.00etan. Kontzertua. Jon Mantzisidor, Fernando Ulzion eta Dani Parkinson Round Midnight

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Esther Leslie

Estetika Politikoko irakaslea