- Feministaldia 2021 #sismika - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Feministaldia 2021 #sismika

XVI Kultura feminista jaialdia

Irudia: Raisa Álava

 

 

Badator Feministaldia Kultura Feminista Jaialdia, #Sismika lelopean. Aurten inoiz baino lehenago izango da: azaroaren 16tik 20ra feminismoek busti eta astinduko dute Tabakalera. Azken denboran bizitzako arlo guztietan izan ditugun sismo eta astinaldien ondoren, inoiz baino ezinbestekoagoa bilakatu da bizigarria izango den beste mundu bat irudikatu eta eraikitzea, eta hori feminismoetatik eta sorkuntzetatik egin nahi dugu.

espero ez dugun lurrikara da #sismika
kultura feministak dakarren luizia
ordena astintzeko behar bizia

#sismika dira emakumeen* bizitzek jasaten dituzten dardara bortitzak: biolentziak, sexualizazioa, kriminalizazioa, kanporaketak.

#sismika dira gorputzen desplazamenduak lurraldeetan: zer ezberdinak diren bidaia derrigortuak edo soilik batzuen beharrei erantzuten dieten prozesu turistifikatzaile eta gentrifikatzaileak.

#sismika dira emakumeek* elkarrekin garatzen ditugun estrategia, gerra, disidentzia eta erresistentziak.

gure dardara ederra delako
gure desira zentrala delako
araka dezagun zapaltzen dugun lurra
lokaztu dezagun sistema munduan

 

 

#sismika

AZAROAK 16, ASTEARTEA

18:00, hitzaldia (streaming) ES
Queer pedagogiak: oldarraldia normalitateari, minuskulen hizkuntza batetik
val flores, idazlea eta aktibista
Z aretoa

19:30, bisita performatiboa ES/EU
Historia astinduz
Kearen Artxibogileak
Tabakalera Plaza 
Sarrerarekin (doan). (Tabakalerarekin kolaborazioa)

 

 

AZAROAK 17, ASTEAZKENA

18:00, hitzaldiak eta eztabaida (streaming) ES
Beldur handia eta adore gehiago. Errebeldia feministak botere korporatiboaren aurka
Júlia Martí Comas, FeministAlde eta Observatorio de Multinacionales en América Latina (OMAL)-eko kidea
Pertsonentzat eta gure planetarentzat bidezkoagoa den nekazaritza-eredu baterantz
Huelvako Jornalerak Borrokan
Z aretoan

19:30, hitzaldia (streaming) ES
Klase-feminismo eta ez-zigortzaile baten aldeko aliantza errebeldeak
Laura Macaya eta Nuria Alabao, Alianzas Rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad argitalpeneko partehartzaileak
Z aretoa

21:00
Elektrotxaranga disidentea
Alargun Beltzak
Auzoko hainbat lekutan, Tabakaleratik abiatuta.

 

AZAROAK 18, OSTEGUNA

17:30, mahai-ingurua (streaming) EU (Itzulpena EU-ES)
Gure lurrak dardarka
GureHaizeak Groseko ileapaindegi komunitarioa
Euskal Herriko Neska* Gazteak
Tupust! kolektiboa

Moderatzailea: Irati Salsamendi
Zinea 1 Aretoa

19:00, zine emanaldia eta hitzaldia ES
Memoria ariketak
nucbeade: Quiela Nuc, Andrea Beade
Zinea 1 Aretoa
(Tabakalerarekin kolaborazioa)
 

 

AZAROAK 19, OSTIRALA

18:00, mahai-ingurua (streaming) ES (Itzulpena ILSE)
Hiruko elkarrizketa arte praktika garaikideen inguruan
Beatriz Herráez, Arte Garaikidearen Euskal Museoa – Artium Museoa
Elvira Dyangani Ose, MACBAko Zuzendaria
Yaiza Hernández Velázquez, Kultura Bisualen irakaslea Goldsmiths-en, University of London
Patioa

19:30, hitzaldi-solasaldia (streaming) ES (Itzulpena ILSE)
Errepliketan bizitzea. Mediku-munduari desafio egiten dioten gorputzak
Elena Prous, aktibista
Patioa

21:00, Kontzertua EU
#mauriziakezdauinorhil
Ines Osinaga
Lorea Argarate
Olatz Salvador

Patioa

 

AZAROAK 20, LARUNBATA

11:30, hitzaldia eta mahai-ingurua (streaming) ES + EU (Itzulpena ILSE)
Eta turistifikazioarekin zer? Tsunamiaren aurrean estrategiak
Ana Lucía Nacher Cobo, laskellys.org-eko zuzendari ordea
Elena Ramirez Boixaderas, BizilagunEkin plataformako kidea
Patioa

13:00, hitzaldia eta mahai-ingurua (streaming) ES (Itzulpena ILSE)
Animaliazkoa bada, politikoa da. Transfeminismoaren eta antiespezismoaren arteko aliantzak
Marián Torres eta Irene Sala, Parole de Queer
Maialen Sagues, Nor – Euskal Herria Antiespezista

Patioa

17:00, mahai-ingurua (streaming) EU (Itzulpena: ES + ILSE)
Egungo literaturen talkak, lurzoruaren astintze bat
Eider Rodriguez, idazlea eta irakaslea
Karmele Jaio, idazlea

Moderatzailea: Kattalin Miner
Patioa

19:00, hitzaldi-errezitaldia (streaming) ES (Itzulpena ILSE)
Esperientzia diasporikoak politizatzea eta poetizatzea: ahots bat identitate txinatar-espainiarretik
Paloma Chen, kazetaria, aktibista antiarrazista, poeta eta idazlea
Patioa

FESTA.  Mogambo. (Azkuene Kalea, 17, 20017 Trintxerpe, Donostia)
22:00, bakarrizketa EU
Magma mia
Beatriz Egizabal

00:00
Show Brava
Brava