Florian Fischer | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Florian Fischer

Tübingenen jaio zen eta komunikazio diseinua ikasi zuen Fachhochschule Potsdam zentroan; ondoren, Ostkreuzschule für Fotografie zentroan master bat egin zuen eta bertan Arno Fischerren ikasle izan zen. 2011 eta 2016 urteen artean, laguntzaile artistikoa izan zen Hochschule für angewandte Wissenschaften zentroan; 2017an, irudiaren zientzien master bat egin zuen Danube University Krems zentroan. Era berean, Werkleitzko Zentrum für Medienkust zentroan parte hartu zuen eta Berlinale Talents Alumnus izan zen 2018an.
 
Gaur egun, laguntzaile artistiko lanetan dabil Burg Giebichenstein Kunsthochsule zentroan, Hallen. Bere obrak hainbat nazioarteko zinema jaialditan proiektatu dira eta Alemaniako Film Laburren Saria eta film labur onenerako Urrezko Hartza saria jaso ditu.