Fokuak (FK) - Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak

El telegrama, Helena Lumbreras

 

Hasieratik. Zinema feministaren historiak III

Hemen da emakumeek egindako zinema ezagutu, berrezagutu eta aldarrikatzea xede duen fokuaren hirugarren edizioa. Proposamen honek hautsi egiten du zinemaren historia kanonikoarekin eta horren izen eta filmekin, begirada berri bat eskaintzeko. Aurten, berriz ere lankidetzan aritu gara Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones ekimenarekin eta haren VI Manifestu filmiko feministekin; lan horiek, hain zuzen ere, AEBko eta Europako hainbat kolektibok 70. hamarkadan egindako lana erakusten dute. Film horiek diskurtso kolektiboak oinarri zituzten prozesuetatik sortu ziren, une historiko hartako aktibismoaren testuinguruan:Sheffield Film Co-Op eta Leeds Animation Workshop, Erresuma Batuan; Iris Films, AEBn, 150 ore programa, Italian, o Les Insoumuses, Frantzian. Gainera, saio bat eskainiko diegu Zine Eskola Ofizialeko (IIEC/EOC) Zuzendaritza espezialitatean matrikulatuta egon ziren emakumeei. Sonia García Lópezen ikerketa-lanaren emaitza da programa eta, hori osatzeko, Mursego zuzeneko musika-emanaldia eskainiko du.

 

Ostirala, urtarrilaren 29, 19:00

VI Manifestu filmiko feministak

Aurkezpena: María Zafra (Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones)

In the Best Interest of The Children, Francees Reid, Elizabeth Stevens and Cathy Zheutlin, EEUU, 1977, 53'

A question of choice, Sheffield Film Co-Op, Gran Bretanya, 1982, 18'

Give Us A Smile, Leeds Animation Workshop, Gran Bretaña, 1983, 13'

 

Larunbata, otsailaren 27, 19:00

VI Manifestu filmiko feministak

Aurkezpena: Konfirmatzeko

Scuola senza fine, Adriana Monti en colaboración con el programa de formación de 150 horas, Italia, 1983, 40'

The Live and Hard Times of Susie P. Winlkepicker, Deborah Hall y las Woman and the Law Collective, Reino Unido, 1986, 35'

 

Ostirala, martxoaren 26, 19:00

Dialogoa VI Manifestu filmiko feministekin

Aurkezpena: María Palacios Cruz y EQZE-ko ikasle ohi bat.

Seeing for ourselves - Women working with film, Margaret Williams, Gran Bretaña, 1983, 56'

Plutonium Blonde, Sandra Lahire, Gran Bretaña, 1987, 16’

 

Larunbata, apirilaren 10, 19:00

¿Por qué duele el amor? 

Con música de Mursego en directo y presentada por la investigadora y comisaria de la sesión Sonia García López. Es un proyecto que surge de una colaboración con Filmoteca Española y la Mostra de Films de Dones de Barcelona. La musicalización de Mursego fue un encargo de Filmoteca española.

Aquella primavera, Ángela Asensio y de Merlo, 1958, 7’

Novios en el parque, Kathlyn Waldo, 1960, 5’

El telegrama, Helena Lumbreras, 1961, 7’

Encuentro, Kathlyn Waldo, 1964, 17’

Carmen de Carabanchel, Cecilia Bartolomé, 1965, 16’

La otra soledad, Josefina Molina, 1966, 16’    

 
 

Larunbata, maiatzaren 21, 19:00

La Marche des femmes à HendayeCarole Roussopoulos, Ioana Wieder, 1975, 30'   

Les Mères Espagnoles, Carole Roussopoulos, Iona Wieder, 1975, 59'

 

Hasieratik. Zinema feministaren historiak I. 2018-2019

Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori. Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat.

Madame a des envies, Alice Guy, Francia, 1906, 4' DCP, La souriante Madame BeudetGermaine Dulac, Francia, 1923, 35' 16mm, Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, Francia, 1929, 7' 16mm, At landMaya Deren, EUA, 1946, 15' 16mm, Glimpse of the garden, Marie Menken, EUA, 1962, 5' 16mm, Daisies, Věra Chytilová,República checa, 1966, 76’ DCP, Riddles of the SphinxLaura Mulvey, Peter Wollen, Reino Unido, 1977, 92, DCP, Soy Cámara. La carcajada de la Medusa, Marta Nieto, Marga Almirall, 2018, España, 20’, Older Women and Love, Camille Billops, James Hatch, 1987, EUA, 27’, History of the World According to a Lesbian, Barbara Hammer, 1988, EUA, 17’, The Gold Diggers, Sally Potter, 1983, Gran Bretaña, 89', De stilte rond Christine M. (A Question of Silence), Marleen Gorris, 1982, Países Bajos, 92', The Watermelon Woman, Cheryl Dunye, EUA, 1996, 90’, Gut renovation, Su Friedrich, 2012, 81'     

 

Hasieratik. Zinema feministaren historiak II. 2019-2020

Aurten ere Hasieratik. Zinema feministaren historiak fokua izango dugu. Ibilbide berri baten bitartez zinemaren historia kanonikotik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak eta beraien pelikulak ezagutzen jarraituko dugu historia berri posible bat osatuz.  Fokuaren bigarren bidaia hau joan den urtekoari gehitzen zaio zinema feministaren genealogia handituz. Emakume zuzendarien izen gehiago berreskuratuz, ezagutuz, gogoratuz, aldarrikatuz. Zinemaren historia, beste edozein historia bezala, etengabe berridatzi behar baita kontakizun plural batean bilakatuz. 

Zinemaren historiak, beste edozein historiak bezala, hasiera bat dauka. Joan den urtean izen batekin hasi ginen, Alice Guy, zuzendari aitzindaria, 1896 urtean fikziozko lehen filmaren egilea. Aurten bi aitzindarirekin hasiko gara, Delphine eta Carole. Delphine Seyrig eta Carole Roussopoulos. 70. hamarkadako Frantziako bideo militante feministan aurrendari. Delphine Syrig aktore ezagunak -L’année dernière à Marienbad (Alain Resnais), Jeanne Dielman (Chantal Akerman), India Song (Marguerite Duras)- Roussopoulosen bideo tailer batean parte hartu zuen kolaborazio luze bati hasiera emanez eta kolektibo ezberdinen bidez zine iraultzailea eginez. Gainera, Simone de Beauvoir ikus-entzunezko zentroa ireki zuten Ioana Wiederrekin batera 1982 urtean. 

Bi zinemagile hauen lana berriro ezagutzera eman du Callisto McNultyk Delphine et Carole, insoumuses (2019) pelikularekin. Berlinaleko azken edizioan aurkeztu zen eta Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean ere parte hartu du. Zinemaren historiaren etengabeko berridazketa honetan hainbat baitira ezinbesteko ekimenak: sorkuntza, idazketa, programazioa, zaharberritzea, ikerketa. 

Safi Faye zuzendari senegaldarrarekin egingo dugu aurrera fokuan, Afrikako lehenengo emakumezko zuzendaria. Eta, aurrerago, Heiny Srour libanoarra etorriko da, Canneseko zinemaldian pelikula bat izan zuen lehenengo emakumezko zinegile arabiarra. Hasieratik. Zinema feministaren historiak fokuaren bigarren ibilbide honek genealogia handitzeaz gain, zabaldu egiten du hego-globaleko begiradak ere berreskuratuz, ezagutuz, gogoratuz eta aldarrikatuz.  

Azkenik, historien berridazketa honetan ezinbestekoa da kolektibotasuna eta lehenago egindako lanaren aintzatespena. Horregatik, Bartzelonako Mostra Internacional de Filmes de Doneseko kideak gonbidatuko ditugu CCCB-rekin batera ekoiztutako Manifestu filmiko feministen 5. edizioa aurkeztera.

Maso et Miso Vont en BateauNadja Ringart, Carole Roussopoulos, Delphine Seyrig & Ioana Wieder (Les Muses s'amusent), Frantzia/Francia, 1976, 55’, Pour mémoire, Delphine Seyrig, Frantzia/Francia, 1987, 11’, Fad'jal, Safi Faye, Senegal, Francia, 1979, 112', Cosas de mujeres, Rosa Martha Fernández, Mèxico, 1987, 45', Pond & Waterfall, Barbara Hammer, EEUU, 1982, 15', silent, Cosmetic Emergency, Países Bajos-Canadá, 2008, 8', L'aggettivo donnaColletivo Feminista Conema-Roma, Italia, 1971, 55', Gendernauts, Monika Treut, Alemania-EEUU, 1999, 86', Orlando, Sally Potter, Gran Bretaña, 1992, 94', No hay nada más moderno que envejecer, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y María Ibarretxe), España, 2018, 13’, WandaBarbara Loden, EEUU, 1970, 103'

Foku hau Gasteizko ARTIUM - Arte garaikidearen euskal zentro-museoan ere ospatzen da.

 

 

  • Data: Ostirala, 2018ko urriak 19 > Ostirala, 2018ko abenduak 28
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3.5
Fokua: Hasieratik. Zinema feministaren historiak:

Jarduerak