Fokuak (FK) - Fokua: Kleber Mendonça Filho - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fokua: Kleber Mendonça Filho

 

Kleber de Mendonça Vasconcellos Filho zuzendari, ekoizle eta zinema kritikari brasildarrari eskainitako fokua (Recife, 1968).

Historikoki, Latinoamerikako ekoizpen zinematografikoa bertan nagusi den ezegonkortasun politikoaren isla izan da. Gizarte-politiken indarra hauskorra denez, kultura-ekoizpenek horri erantzuten diote, bai edukia egiteko orduan, bai ekoizteko moduan.

Brasilen, hau ez da salbuespena, estatu kolpe baten eta eskuin muturreko buruzagi baten gobernu baten ondoren, urtebetean gelditu egin dira azken 14 urteetan eraikitzen ari ziren politika kultural eta sozial asko. Gorabehera horiek oso modu argi eta kritikoan identifikatzen dira azken adierazpen filmiko nazionaletan, eta, azkenean, kezka etiko eta estetiko partekatuak dituen mugimendu zinematografiko bat egituratzen dute. Testuinguru honetan, Kleber Mendonça Filho zinegilea, eferbeszentzia betean dagoen erresistentzia zine baten giltzarrietako bat bihurtzen da.

Urte honetan bertan Brasilek nazioarteko zirkuituetan arrakastatsuena den zinema-proiekzioa ospatzen jarraitzen du, non bere ekoizpen nazionalak kritikaren eta industriaren aintzatespena lortu duen. A priori, horrek magnitude handiko paradoxa bat sortzen du, 2019an egin baitira murrizketa gehien kulturaren arloan, egungo gobernuak hartutako erabakien ondorioz. Hala ere, deszentralizazio- eta finantzaketa-politika kulturaletan urtetan lan aktiboa egin izan ez balitz, aukera berdintasuna eta aniztasun zinematografiko bereizgarria lortzeko ahalegina ezerezean geratu izango zen. Horrela, itxurazko paradoxa, gaur egungo zinema brasildarraren balio artistiko handia, bere adierazpen-askatasuna gero eta gehiago hertsatzen duen gobernu batek zuzentzen duen gizarte baten barruan bizi den garaietako kointzidentzia bihurtzen da.

Kleber Mendonça eta Juliano Dornellesen azken film luzea, Bacurau (2019), kalitatezko ekoizpenen katalogo horretan parte hartzen duen lanetako bat da, aurten Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi duen lana, aurretik zinemagile brasildar batek inoiz jaso ez zuen saria. Cannoise jaialdian parte hartu izanak eragin handia izan zuen Brasilen gaur egungo egoera politikoan. Herrialdearen paradoxa kulturala are nabarmenagoa da filma Brasilgo zinema komertzialetan estreinatu ondoren, bertan 700.000 ikusle baino gehiagoren marka lortu baitu, urteko bosgarren film nazionalik ikusiena bihurtuz.

Kleber Mendonça Filhoren aurreko filma, Aquarius (2016) (Clara andrea bezala itzulia eta Espainian estreinatu zen Kleberren filmografiaren izenburu bakarra), Cannesko sail ofizialean mundu mailako estreinaldia izan zuena hau ere, nagusi den boterea zalantzan jartzen duten narratiben espektro berean mugitzen da. Brasilen estreinatu zenean, mobilizazioak jendetsuak izan ziren. Hau, filmeko taldeak berak Canneseko alfonbra gorrian Brasilgo estatu kolpea salatu eta hilabete batzuetara gertatzen zen, kazetari, politiko eta talde kontserbadoreak filmaren aurkako gaitzespen gogorrak eragin zituen keinua izan zen hura. Aquarius areto komertzialetan estreinatu zenean, lan hau ikustera joateko ikusleen erabakia egoera politiko nazionala salatzeko ekitaldi politiko bihurtu zen.

Kleberren konpromiso politikoa ulertu ondoren, ezinezkoa da erabat bere zinema nahastea propaganda edo salaketa proposamen soilekin. Recifeko zinemagilea (orain arte bere lan osoa filmatu duen lekua) askoz haratago doa, bere lanetan kritikaren eta autokritikaren arteko etengabeko ariketa dialektikoa proposatuz. Hori nabarmena da bere filmen arteko justaposizioan pentsatzen dugunean. O Som ao Redor (2012) lanean, klase sozialen arteko tentsioa esplizitua da eta narrazio osoan zehar katuka funtzionatzen du. Baina bere hurrengo filmean, Aquarius (2016), Kleberrek bere klase sozialari begiratzen dio eta egungo kontraesanak eta botere-jokoak disekzionatzen ditu, burgesiaren kritika eta, era berean, (auto)kritika sakona eginez, eta bere burua ariketa horretan partaide bilakatuz.

Kleberren lanean jorratutako gaien sakontasuna eta garrantzia, arlo zinematografikoan egindako diziplina anitzeko ibilbidearen isla ere bada. Bere kritikari lanbideak, ia 15 urtez bete zuen papera - Critico (2008) filman erabili zuen esperientzia - Brasilgo gizarte konplexuaren ikuspegi zorrotza eman zion, oraindik ere koronelismoaren praktika arkaikoek eta langile klaseen eta klase pribilegiatuen arteko tentsioak kutsatua.

Kleber, 1968an "cinema novo" ren heriotzagatik ia doluz jaio zena, mugimendua osatu zuten pultsioez elikatu zen, eta, beraz, kritikari eta zinemagile izateaz gain, tokiko eta nazioarteko zinema oso zehatz baten hedatzaile izan nahi izan du, Janela Internacional de Cinema do Recife jaialdia sortuz. Bere ibilbidea, zinean bertan hainbat zirrikitutatik bizi den begirada batez osatua, programatzaile eta komisario bezala egindako lanak ere markatzen du, Recife, Sao Paulo eta Rio de Janeiroko zinema areto ospetsuetan 20 urte baino gehiagoz izan duen ardura.

Zinema eferbeszente bat ekoizpen betean dagoela, Espainiako publikoak Kleberren lanarekiko hurbilketa intimoa egiteko aukera izango duen lehen aldia da. Filmografia ez oso ugaria inzaik ere, bere filmak sustatzearen eta zabaltzearen garrantzia agerikoa da bere lanen aberastasun formala eta sakontasun narratiboa kontuan hartzen direnean, baita Brasilen egungo egoera politikoa ikusarazteko daukaten potentzial esponentziala ere. Premiazkoa iruditzen zaigu tokiko lan politikoak gero eta gehiago zabaltzea eta eztabaidatzea, etengabe mehatxatuta dagoen kultura brasildarra indartzeko ahaleginean.

Recifeko zuzendariaren ekoizpenen moldakortasuna aztertu nahian, atzera begirako hau bere film luze guztiek eta film laburren aukeraketa batek osatzen dute (dokumentaletik generoko zinemaraino oso erraz igarotzen direnak). Gainera, oso sentsibilitate kritikoa duenez, funtsezkoa da atzera begirakoa ere gutun zuri batez osatzea, zinemarako duen moldakortasunera eta ikuspegi sakonera modu zabalean hurbiltzeko asmoz. Zikloa amaitzeko, Kleber Mendonça Filho eta Juliano Dornelles Bacurauko zuzendarikidearen arteko solasaldia izango da.

 

 

Silvia Cruz, Irati Crespo eta Alessandra Boulos.

 

 

 

2020KO LEHEN HIRUHILEKOKO PROGRAMA 

 

Urtarrilak 9 de enero, osteguna, 19:00 Zinea 1

 O som ao redor, Kleber Mendonça Filho, Brasil, 2012, 131'

 

Urtarrilak 19, igandea, 19:00 Zinea 1

Luz Industrial Mágica, Kleber Mendonça Filho, Brasil, 2009, 6’
Crítico, Kleber Mendonça Filho, Brasil, 2008, 80’

 

Otsailak 1 de febrero, larunbata, 19:00 Zinea 1

Vinil Verde, 2004

Eletrodoméstica, 2005

Recife Frio, 2009,

A Copa, 2015

 

Martxoak 14, larunbata , 19:00 Zinea 1

Aquarius, Kleber Mendonça Filho, Brasil 2016, 140'

 

Ekainak 20 , larunbata , 19:00 Zinea 1

Bacurau, Kleber Mendonça Filho y Juliano Dornelles, Brasil, 2019, 132'

 

Uztailak 15 , asteazkena , 19:00 Zinea 1

Gutun zuriaKleber Mendonça Filho

Cabra, marcado para morrer, Eduardo Coutinho, Brasil, 1984, 119'

 

 

  • Data: Igandea, 2020ko urtarrilak 19 > Igandea, 2020ko martxoak 29
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3.5