Fokuak (FK) - Fokua: Kontatutako zinea - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Fokua: Kontatutako zinea

© SSIFF

Tabakalerako zinema ikasgela bat ere bada, askotan esan izan dugu hori. Zinema-eskola bat dugu (Elias Querejeta Zine Eskola), eta haren klase asko pantaila partekatuan ematen dira, aurkezpenen, gonbidatuen, proiekzioak testuinguruan kokatzeko hitzaldien edo publikoarekiko topaketen bidez. Gainerako bazkideek ere aurkezpenak, mahai-inguruak eta eztabaidak eskaintzen dituzte bertan.

Ahozkotasunaren, irudien eta pantaila barruko eta kanpoko presentzien arteko gurutzaketa hori oso modu naturalean gertatzen da hasieratik. Beraz, gure aretoan filmak erakusteaz gain, filmei buruz ere hitz egiten dugu, zinema zer den, nola egiten den, testuinguru historiko eta kulturala, irudien eta soinuen aurrean eta atzean dagoena.

 

2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA fokua jarri genuen martxan, zuzendariei beren lan-prozesuak aretoan kontatzeko gonbidapena. Erabakiak partekatzean datza, euren disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.

Prozesu horiek publikoarekin partekatzea da helburua, klase magistral gisa. Zinema-aretoko zinemaz hitz egitea bezain erraza da, ahozko kontakizuna irudiei gehitzea sormen-prozesuak hobeto ulertzeko.

 

2021. urteko bigarren hiruhilekoko zine mintzatuaren programa aurkezten dugu.

 

Apirilak 3, larunbata, 19:00

Maite Arroitajauregui eta Aranzazu Calleja, jatorrizko soinu banda onenaren Goya sariaren irabazleak, Akelarre, Pablo Agüero, 2020 filmerako musika sortze prozesua kontatzera etorriko dira.

 

Apirilak 30, ostirala, 19:00

Zinemaren historia iraunkorra

My Mexican Bretzel, Nuria Giménez Lorang, Espainia, 2019, 73'

Maiatzak 8, larunbata, 19:00

Nuria Giménez Lorang, My Mexican Bretzel (2019) filmaren zuzendaria, dokumental onenaren eta zuzendari berri onenaren Goya sarietarako izendatu dute.

 

Ekainak 5, larunbata, 19:00

Koldo Almandoz zine zuzendari eta Hondar ahoak (EITB) telesailaren sortzaileak telesailaren sortze prozesua azalduko du.

 

 

2020

Urtarrilak 18, larunbata, 19:00 Zinea 1 

La trinchera infinita, Jon Garaño, Aitor Arregi, José Mari Goenaga, España, 2019, 147'

 

Otsailak 11, asteartea, 19:00 Zinea 1 

O que arde, Oliver Laxe, España, 2019, 89'

 

Azaroaren 6, ostirala, 19:00 Zinea 1

Els dies que vindran, Carlos Marques-Marcet, España, 2019, 94'

 

Abenduaren 12, larunbata, 19:00 Zinea 1

La virgen de agosto, Jonás Trueba, España. 2019, 125' con Itsaso Arana y Soleá Morente

 

 

Fokuak (FK)

Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea

  • Data: Larunbata, 2020ko urtarrilak 18 > Larunbata, 2021ko ekainak 5
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3.5
Fokua: Kontatutako zinea:

Jarduerak