- Fotogrametria eta 3D inprimatzea - Martin Etxauri Sainz de Murieta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fotogrametria eta 3D inprimatzea

 

Bi eguneko lantegi honetan fotogrametria bidez 3Dan eskanetzearen oinarriak ikasiko ditugu, ostera 3Dan inprimatzeko hainbat jarraibide ikusiko ditugularik.

Horretarako, lantegiko dinamizatzailea den Martin Etxaurik egindako Fossil Plastics proiektua baliatuko dugu; fotogrametria eta 3D inpresio bidez zuhaitz enborrak eskaneatu eta inprimatzen dituen CAF-Elhuyar sorkuntza bekarekin saritutako proiektuaren prozesuak ezagutuko ditugu, teknika hauen bidez proiektu artistiko bat nola gauzatzen den ikusi eta erabilitako tresnetan arreta jarriaz. 

Fossil Plastics; Alegiazko Enborrak proiektua Ernest Lluch kultur etxean ikusi ahal izango da urrian zehar.

 

Lantegiaren egitura:

Lehen eguna

-Fossil Plastics proiektuaren aurkezpena eta haren prozesu kontzeptual eta teknikoen azalpena (Fotogrametria eta 3D inprimaketa)

-Fotogrametriaren oinarrien hastapenak

-Existitzen diren softwareak

-Argazkiak nola atera behar diren

-Objektu bat eskaneatzeko erraza edo zaila egiten duten ezaugarriak etab.

 

Bigarren eguna

-Fotogrametria praktika lantaldean

-3D inprimaketarako eredua prestatu

-3D inprimaketarako Blender programa erabiltzeko aholkuak

 

*Gomendagarria da ordenagailu pertsonala ekartzea baina ez derrigorrezkoa

Guests

Martin Etxauri Sainz de Murieta

Artista eta ikertzailea