Giza liburutegia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Giza liburutegia

Giza liburutegia
Partekatu!

Giza liburutegia Copenhaguen 1993 urtean sortu zen proiektua da. Ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, elkarrizketa eta ezaguera suspertu nahi duen mugimendua da.

Komunikazio beharra gizakia bezain zaharra da. Egungo bide berrien aurrean, proiektu hau pertsonetan eta beraien bizipen, esperientzia eta ezagutzaren bidez sortzen diren harremanetan oinarritzen da.

Elkarrizketa gurutzatuen bidez, Giza liburutegiko protagonistek bizi istorio eta interes propioak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin, solasaldia eta harremanak sustatuz.

Parte-hartzeko modu desberdinak daude:

  • Liburua: Gogoetak, bizipenak, ezaguerak edota zaletasunak kontatzea gustatzen bazaizu, hau da zure lekua. Gurekin harremanetan jarri eta liburu izateko aukera izango duzu.

  • Entzulea: Aldiz, entzutea, galdetzea, iritzi ematea, gauza berriak ikastea gustatzen bazaizu, entzulea izatea duzu gustuko. Adi, liburu izateko lehen urratsa izan daiteke! ;)