Fokuak (FK) - Goldfinger (Guy Hamilton,108') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Goldfinger (Guy Hamilton,108')

Goldfinger, Guy Hamilton

 

Goldfinger, Guy Hamilton, Reino Unido, 1964, 108' DCP 4K, VO EN, Sub ES

DCP 4K bermasterizazioa.  Mundu mailako berrestreinaldia 2015eko Berlineko jaialdian, Berlinale Classics sailean.

Goldfinger James Bond-en hirugarren pelikula da eta Sean Connery-k gorpuzten du agente britainiarra hirugarrenez. 007 agenteak Auric Goldfinger, urrearekin kontrabandoan aritzen den gaizkile handikia izango du aurrean oraingoan, mundu-ekonomia kolokan jarri dezakeen plana garatzea ekidin behar du.

Estreinatu zenean 007 fenomenoa nazioartean egonkortzeko behar zituen elementu guztiak zeuzkan: suspentsea, umorea, abentura, erromantzea… Goldfinger-ek izan zuen arrakastaren ondotik beste hiru film zuzendu zituen Guy Hamiltonek eta pelikula honetan agertu ziren elementu asko ondoren, James Bonden beste askotan izan ziren erabiliak: teknologia eta gadget mordoa eta pelikulan kontatzen zenarekin zerikusia zeukan misio bat betetzeko agindupean azaltzen zen pertsonaia.

Park Circusek zaharberritutako kopia Berlineko zine-jaialdian egin zuten pelikularen berrestreinaldia 2015 urtean, Berlinale Classics sailean.

 
 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.