Gure begien bitartez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gure begien bitartez

Zinema eta argazki lantegia

gure begien bitartez lantegia
Partekatu!

Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan antolatutako zinema eta argazki lantegia. Gazte zein helduei, bertako nahiz kanpokoei zuzendua.

Zenbait ariketa praktikoen bitartez fokua ipiniko dugu nortasun periferikoetan eta istorio pertsonalen kontakizunean; historia istorio txikien bidez kontatzea.

Ariketek erakutsiko digute istorio sinpleen bitartez ideia konplexuak helarazi daitezkeela. Horretarako, zenbait baliabide erabiliko dira: lehen pertsona, familia-albuma, artxibo pertsonala, jabetzea edo autorretratua.

Ikus-entzunezko grabaketa bat eta fanzine baten bitartez, gure argazki- eta zine-historia  irudikatuko dugu. Horrela, irudi eta errepresentazioaren inguruko topalekua sortuko dugu elkarrizketa eta pentsamendua bultzatuz.

 

1. Eguna

Begiradari sarrera. Aitzindariak. Erretratua eta autorretratua.  Barne-begiradak. Ikus-entzunezko ariketa praktikoa: lehen pertsonan egindako ibilaldia.

2. Eguna

Sortze-prozesua I. Nondik eta nora. Zer kontatu nahi dut eta nola? Argazkigintzako ariketa praktikoa: familia-albuma.

3. Eguna

Sortze-prozesua II. Nondik eta nora. Argazki-liburu bat sortzean hartu beharreko erabakiak. Argazkigintzako ariketa praktikoa: argazki-liburua sortu. Irudien aukeraketa + kontakizun narratiboa.

4. Eguna

Etxe-zinema eta eguneroko zinema. Mainstreameko identitate minoritarioak. Sortze-prozesua III.  Nondik eta nora. Autoretza. Ikus-entzunezko ariketa praktikoa: bestearen erretratua.