Gutun Zuriak (GZ) - Gutun Zuria: Curtocircuíto - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Gutun Zuria: Curtocircuíto

Festival Internacional de Curtametraxes de Santiago de Compostelak aukeratutako laburmetraiekin saioa

The exquisite corpus peter tscherkassky

Pela del Álamo zinemaldiko zuzendariak, Curtocircuito aurkeztuko du (zinea inporta bazaizu derrigorrez joan beharreko leku horietako bat) eta nazioarteko panoramako film labur onenen aukeraketa eskainiko digu. Beste zinemaldietako Perlak balira bezela, baina formatu laburrean.

La impresión de una guerra

Camilo Restrepo, Frantzia, , 2015 26', DCP

Duela 70 urtetik, barne-gatazkari aurre egin behar izan dio Kolombiak. Denboraren poderioz, gatazkaren ingurumariak lausotuz joan dira eta indarkeri orokorreko egoera ezarri da gizartean. Locarnoko Jaialdian Zilarrezko Leopardoa eta Curtocurcuíto Jaialdian aipamen berezia.

Second sighted (Clarividente)

Deborah Stratman, AEB, , 2015 5', DCP

Berehalako honamendi ulertezin baten seinale susmagarriak daude. Paisaiaren dekodifikazio orakularra. Olivia Block musikariarekin elkarlanean eta Chicago Film Archives-en enkarguz egina, erakundearen bildumatik hartutako filmak erabiliz.

The exquisite corpus

Peter Tscherkassky, Austria, , 2015 15', DCP

Analogiko purua eta zeluloidearen eta zatien erabileraren maisu, austriar zuzendariak cadavre exquis teknika surrealistan oinarrituz, sexuaren eta desiraren erradiografia sortu du zeluloidearen historiako biluziak moztu eta itstsiz. Canneko Kritikaren Astean aipamen berezia.

Sin Dios ni Santa María

Helena Girón, Samuel M. Delgado, España, , 2015 12', DCP

Zeruari eta lurrari buruzko istorioak kontazten dituzte abeltzain batzuek, gaua noiz helduko zain. Yé herrixkan gertatzen da dena, Lanzaroteko uhartean. Torontoko Nazioarteko Zine Jaialdian estreinatua. Film Onenari Saria (Galiziar Talentuen Saila) eta Publikoaren Saria Curtocircuíto Jaialdian.

Blood Below the Skin

Jennifer Reeder, AEB, , 2015 32', DCP

Zineko nerabe guztien bizitza aldatzear dagoen momentu horietako baten aurrean dauden hiru gazte: graduazio-jairako prestatzen ari dira neskak. Musika, maitasuna, sekretuak, azala. Berlineko Jaialdiko Sail ofizialean izandakoa.

Documentación

Videos

Pela del Álamori elkarrizketa

Pela del Álamori elkarrizketa

Argazkiak

Curtocirucuito : Festival Internacional de Curtometraxes, Santiago de Compostela

Curtocirucuito : Festival Internacional de Curtometraxes, Santiago de Compostela