Gutun Zuriak (GZ) - GUTUN ZURIAK: Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

GUTUN ZURIAK: Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien

Komedia dokumentala

Pa Rubika Celu (On Rubik´s Road), Laila Pakalnina

 

Du côté de la côte, Agnès Varda, Frantzia, 1958, 25' JB Azp. ES

El sastre, Óscar Pérez, Espainia, 2007, 29' 

Pa Rubika Celu (On Rubik´s Road), Laila Pakalnina, Letonia, 2010, 30' JB Azp. ES

 

Komedia eta Dokumentala hitzak elkarrekin ikustea kontraesankorra irudituko zaio bati baina gehiagori. Aristotelesek eman zuen definizioa aintzat hartuta, komediaren eginbeharra gizakiaren aspektu ridikuluak imitatzean datza. Dokumentala, errealitatearen islatzat hartzen bada, ez dirudi komediaren esparruan ekarpen handirik egiteko moduan dagoenik.

Aldiz, dokumentalaren historian arakatuta, adibide batzuk aurki ditzakegu non film-dokumental batzuek ohiko seriotasuna alde batera utzi eta umorearen alde egiten duten nabarmen, errealitatearekin negoziaketa berri bat ezarriz, pertsonaia mota ezberdinetara gerturatuz edota hamaika trikimailu erretorikoz baliatuz.

Laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera eta bereziki kamera digitalak merkatura iritsi ziren momentutik behin betiko iraultza bat eman da zinema dokumentalaren senean. Azken urteetan emandako Iraultza honek hainbat aurrerapauso narratibo, formal eta poetiko ekarri ditu dokumental garaikidean: erakusle gisa aipatzekoa da dokumentalen presentzia munduko zinema jaialdi garrantzitsuenetan. Bide batez, dokumentalaren ikusmolde klasikoa behin atzean utzita, hau da, dokumentalak kausa politiko edo sozial bati erantzun behar dionekoa, umorearen esparrura gerturatzeko bidea asko argitzen da.