Horma - Hacked Circuit: Deborah Stratman - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Hacked Circuit: Deborah Stratman

Hacked Circuit. Deborah Stratman

Hacked Circuit, Deborah Stratman, AEB 2014, 15:05 min, HD video

Plano sekuentzia bat, Foley prozesua erakusten duen erretratu koreografiko bat. Burbank, Kaliforniako Foley estudio bat. Kameraren errail zirkularra gu Foley estudioan sartu-atera ibiliko da. Normalean ikustezinak diren mekanismo zinematografikoak soinu artisten lanaren erretratuaren bidez ikusgarri bilakatuko dira.

The Conversation pelikulako azken eszenari ari dira soinua jartzen. Bertan Gene Hackmanen pertsonaiak, Harry Caul-ek, bere gela suntsituko du izkutuan jarri duten “txitxare” baten bila. Caul suntsitzen ari den apartamentuak Foley estudioko kaos kaos bisuala islatzen du. Islada hau argia da baita soinu espiotzan aditua den Caul eta Gregg Barbanell Foley artistaren erretratu bikoitzean. Bientzako beraien profesionaltasuna aztarnarik ez uztean datza. Etabadago beste bikoiztasun bat Hackman bigarren aldiz zaingo jacker gisa azaltzen denean hogeita lau urte beranduago Enemy of the State-en.

Hacked Circuit lanak paranoia dakarkigu gogora eta ikusgarria denaren inguruan galderak sorrarazten dizkigu.  Foley-aren eta gobernu zaintzaren arteko paralelismoa ezarri eta ikusia, entzuna eta jakina denaren gaineko mesfidantza areagotzen du.

*Zinemarako soinu efektuak zuzenean sortzea da Foleyaren artea. Bere helburua filmatutako soinuak (zelai grabaketa) estudioan sortutakoekin osatzea edo erreproduzitzea da. Pelikula gehienek Foley eta zelai grabaketaren arteko konbinaketa erabiltzen dute. Foley artistak bigarren mailako elkarrizketarik gabeko soinu sinkronikoak sortzen ditu pelikularen klip bat ikusten duen bitartean. Adibidez, urratsak, erortzen diren giltzak, arropen hotsak , kristala puskatzen, ateak isten, eta abar. Artista Foley on baten lana hautemanezina da ikusleentzat.

Sariak
Best Experimental Film – Jihlava International Documentary Film Festival
Best Experimental Film – Vila do Conde Short Film Festival
Best Sound Design – Ann Arbor Film Festival
Best International Documentary – CORTR3S Festival de Cine
Best Short Documentary – Ashland Independent Film Festival
Videorama Award / Best Experimental Film – Timishort International Film Festival
Tiger Award Shorts Nominee – Rotterdam International Film Festival
Cinema Eye Honors shortlist – Outstanding Achievement in Nonfiction Short Filmmaking
Honorable Mention – Chicago Underground Film Festival
Best Experimental Film – Budapest International Short Film Festival (BUSHO)

Kredituak
Director, Producer, Concept, Sound Design: Deborah Stratman
Featuring: Gregg Barbanell and Darrin Mann
DP: Norbert Shieh
Stedicam: Nathaniel Elegino
Field Recording: Aaron Bartscht
Assistant Director: Tom Rosenberg
Music: David Shire

 

Interesa dakizuke

Zinema
2017-06-16 > 2017-06-18

Deborah Stratman (Chicago, 1967) gaur egungo...

Lekua:

+ Info