- Hamaika - Jon Cazenave | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Hamaika

Argazkigintzaren euskarri anitzak

 

Argazkiak hainbat euskarri eta bitarteko har, bete eta balia ditzake, besteak beste, erakusketa eta argitalpen formatu ezagunak. Jon Cazenaveren Galerna proiektuak, euskal arimari buruzko argazki-lan luzeak, hala egiten du, erakusketa-aretoko espazio fisikoa eta argazki-liburuaren papera betez.

Lantegi trinko honetan paper gaineko lan libre eta ireki bat egingo dugu, XXI. mendean euskal eremukoa izatearen ideiaren inguruko proposamen pertsonal bat planteatzeko. Horretarako, artxiboko irudiak erabiliko dira, eta horiek azpimarratu eta eguneratu egingo dira, inprimatzeko eta manipulatzeko hainbat teknikarekin esku hartuz. Irudia, beraz, euskarri izango da identitatearen kontzeptua etengabe eraikitzen ari den ideia subjektibo gisa planteatzeko.

 

* Jon Cazenaveren Galerna proiektua Tabakalerako Artegunea Kutxa aretoan dago ikusgai otsailaren 14ra arte.

* Lantegia euskara hutsean izango da.

Gonbidatuak

Jon Cazenave

Argazkilaria