Fokuak (FK) - HANDIA (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2017, 114') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

HANDIA (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2017, 114')

Gonbidatuak: Lourdes Herrasti, Paco Etxeberria, Aitor Arregi eta Jon Garaño

HANDIA (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2017, 114' JB EU Azp. ES)

Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin Gipuzkoako bere etxaldera itzuli da eta harriduraz ikusi du bere anaia txikia, Joaquin, ohi baino askoz altuagoa dela. Edonork munduko gizaki handiena ikusteagatik ordainduko lukeelakoan bi anaiak bidaia luze batean abiatuko dira Europan zehar, non anbizioak, diruak eta ospeak familiaren patua betiko aldatuko duten. Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa.

*Aurkezpena: Francisco Etxeberria (Auzitegi medikua; Aranzadi Zientzia Elkartea), Lourdes Herrasti (Osteoarkeologoa; Aranzadi Zientzia Elkartea) eta  Jon Garaño eta Aitor Arregi (Handia-ren zuzendariak). EU + ES

Euskadiko Filmategiko Zine eta Zientzia zikloak emanaldi berezia izango du Handia filmaren proiekzioarekin (Aitor Arregi eta Jon Garaño, 114 '). Bere errealizadoreek eta berriki Altzoko Handiaren gorpuzkinak aurkitu dituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti gonbidatuek aurkeztuko dute filma.

 

Más actividades de Tabakaleraren 5. urteurrena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.