Hau Egia da! | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Hau Egia da!

Aniztasun kulturala eta esku hartze komunitarioa ardatz duen egitasmoa

Compártelo:
  • Urtea: 2021

Hau Egia da! hitz joko baten emaitza da, batetik Egia auzoaren izen propioa jasotzen duena eta bestetik egia hitza jasotzen duena. Helburua beraz bikoitza da, lehenik Egia auzoari, bere kale eta bizilagunei erreferentzia egitea eta jarraian auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioan jartzea. Gainera, sarritan migrazioari loturik joan ohi diren gezur, egi erdi, zurrumurru, edo esamesetan arreta jartzen laguntzen digun esaera da.

Egungo prozesu migratorioek hiri eta auzoetan ekartzen dituzten egoera berriei aurre egiteko asmoz, proiektuak auzoan kulturarteko ekimenak aktibatu nahi ditu kultur aniztasunaren inguruan lan egiteko.

Proiektua 2019 hasieran abiatu zen kultur bitartekaritza eta aniztasunean diharduten elkarte eta erakunde ezberdinek osatutako lantalde bat martxan jarri zenean. Bertan parte hartzen dute: Emaus gizarte fundazioa, Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatiba, Gipuzkoako SOS Arrazakeria, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Ongi Etorri eskolara ekimena, Donostiako Udala (Aniztasun eta Partehartze sailak), Egia Bizirik auzo elkartea eta Tabakalerako hezkuntza arloak.

2020-2021 urteetarako Etorkizuna eraikiz dirulaguntzari esker, eta aurretik garatutako diagnostikoan agertu ziren erronkak abiapuntutzat hartuz, hainbat eta lan lerro aktibatuko dira prozesu parte hartzaile baten bitartez.

 

hed_irudia4.jpg