Hirikilabs Plaza: Proiektu irekien 10. deialdia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Hirikilabs Plaza: Proiektu irekien 10. deialdia

Irudia: Sol Fortuny

Irudia: Sol Fortuny

Hirikilabs Plaza proiektu irekien deialdian edonork teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duen proiektu proposamen bat aurkeztu dezake, modu irekian biltzen den edozein pertsonarekin Hirikilabsen gauzatu ahal izateko.

Deialdi honen filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza.

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuak elkarren artean oso desberdinak izan ohi dira, baina guztiak teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta soziala hartzen dute oinarri. Teknologiaren erabilera berriak esperimentatzea, euskarri berriak saiatzea, prozesuak aldatzea eta erraztea, eskuragarriak bihurtzea edo egunerokotasunean erabili daitezkeen teknologien bilakaera dute helburu.

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuei eskatzen zaien baldintza bakarra proiektua bera irekitzea da, besteekin partekatzea eta lortutako emaitzak lantegi, hitzaldi edo internet bidez erakusgarri egitea da, hau da, blog edo webgune baten bidez azalduz, tutorialak sortuz edo lizentzia irekia duten artxibategi digitalak partekatuz.  

Deialdia 2018ko irailaren 20ra arte irekita egongo da. Ondoren, laborategiaren aukerak eta filosofia kontutan hartuta, irailaren 27an aurkezpen publikoa egingo da. Momentu horretatik aurrera, proiektuak aurrera eramateko biltzen diren pertsonek laborategian lan egiten has dezakete.

Gogoratzen dizuegu deialdi honen osagai garrantzitsuena proiektu ireki bat aurkeztera animatzen diren pertsonetan dagoela, beraien proiektuak aurrera ateratzeko ezagutza partekatu, ikertu eta elkarlanean ikasteko grina izaten dutelako. Hirikilabsen tokia, lekua, materialak eta aholkularitza eskaintzea delarik.

 

Nola garatzen dira Hirikilabs plazako proiektuak?

Osagai garrantzitsuena da pertsonek beraien proiektuak aurrera eramaten animatu daitezela, besteekin ezagutza paratekatu, ikertu eta elkarlanean ikasteko grina izatea. Abiapuntu horretan oinarrituta, Hirikilabsek tokia, materialak eta aholkularitza eskainiko ditu. 

 

Nori zuzentzen zaio Hirikilabs Plaza?

Hirikilabs Plaza adin desberdinetako pertsona eginzale ugari biltzen ditu. Ez da beharrezkoa ezagutza jakin batzuk izatea aldez aurretik, bai ordea ikasteko grina eta jarrera irekia izatea, besteekin egiten ondo pasatzeko jarrera. 2018ko otsailaren 22an izena eman duten proiektuen aurkezpen irekia egingo dugu, interesa duten pertsonak proiektuetara biltzeko xedearekin eta ondoren lanean hasiko gara elkarrekin, osteguneroko saioetan. Proiektu bat aurkezteko, bete ezazu ondoko formularioa: Hirikilabs Plaza-Proiektu Irekien Deialdia.