Hirikilabs Plaza X: Proiektu irekien aurkezpen publikoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

Hirikilabs Plaza X: Proiektu irekien aurkezpen publikoa

Hirikilabs Plaza  - Proiektu irekien aurkezpen publikoa

Kolaboratzaile bila dabiltzan teknologia edo/eta kultura digitalarekin zer ikusia duten proiektu irekien aurkezpen publikoa. Aurkezpenaren ostean, interesatuen artean lan taldeak osatuko dira eta hauek datozen hilabetetan ostegunero bilduko dira aukeratutako proiektuak garatzeko. Hirikilabs Plazaren filosofia kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzean datza. 

Proiektu irekien hamargarren deialdi publikoan izena emandako proiektu hauek aurkeztuko dira ekitaldi honetan:

 

Laborategirako tresneria irekia // Natalia Méndez Merino
Zientzia hiritar-laborategientzako laborategirako oinarrizko lanabes irekiak: mikroskopioa, zentrifugadora, inkubadora...

Mahai-jokoentzako mahai interaktiboa // Asier Iglesias González
Jokoaren esperientzia areagotzeko edo osatzeko xedearekin sistema elektronikoez hornitutako mahai-jokoentzako edota rol-jokoentzako mahaia.

DIY instrumentu musikalak // Iker Munduate Thusberg
Dagoeneko esistitzen diren instrumentu musikalak eraldatzea edota berriak diseinatu eta fabrikatzea: sintetizadoreak, efektu-pedalak...

Rietveld-en Zig Zag Chair-en berrikuspena  // Sandrine Deville
Bauhausen diseinu ikoniko batetik abiatuz, altzarien inguruko esperimentazioa eta fabrikazio digitalaren bidez diseinatutakoa eraikitzea.

Argazkilaritza estenopeikoa eta solarigrafia // Ibon Azpilikueta Gonzalo
Argazki-teknika hauekin esperimentatzeko hainbat gailuren eraikuntza.

Zokoratutako aterkien kontenedorea // María Nieves Yarza Segurola
Materialen berrerabilpenarekin esperimentatzea helburu, zokoratutako aterkiak biltzeko prototipo bat egitea.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.