Astronomia hiritarra - Hiritar astronomia topaketa 2020 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiritar astronomia topaketa 2020

Alberto Castrilloren argazkia

 

Ozar-izarren momenturik ikusgarrienarekin bat eginez, abuztuaren 13tik 14ra bitarte, Tabakalera Medialabek Hiritar Astronomia Topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. 

Laborategiak 2016an heldu zion lehendabizikoz gizartean zaletasun handia pizten duen ezagutzaren eremu honi.

Aurten, Hiritar astronomia topaketaren laugarren edizioan, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean hainbat jarduera antolatu dira: familiei zuzendutako mikrometeoritoei buruzko lantegia, irrati uhinen bitartez espazioan dauden objektuak jarraitzeko lantegia eta udako zeruari eta zulo beltzei buruzko hitzaldiak. Gainera, urtero bezala, ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko gau batean Perseidak ikusteko irteera egingo da.

Hau guztia gauzatzeko hainbat gonbidatuk hartuko dute parte, besteak beste, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide Virginia García eta Eduardo Zubiak, eta haiekin batera Medialabeko kolaboratzaile eta ASHAB - Asturias High Altitude Balloning elkarteko kide David Pellok.

Lankidetza:

  • Data: Osteguna, 2020ko abuztuak 13 > Ostirala, 2020ko abuztuak 14
  • Lekua: Medialab
Hiritar astronomia topaketa 2020:

Jarduerak