- Hiritar astronomiaren inguruko hitzaldiak - Eduardo Zubia, Virginia García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Hiritar astronomiaren inguruko hitzaldiak

 

* Ez da izen-ematerik behar saioa online jarraitzeko

 

Udako zerua

Udako tenperatura altuek, oporrek eta urtero abuztuak 12aren bueltan ematen den San Lorentzoko malkoen fenomenoak, hiriko argitasunetik aldendu eta gaueko zeru ederraz gozatzera gonbidatzen gaitu. Hitzaldi honekin garaian ikus daitezkeen konstelazioak eta astronomia-efemeride garrantzitsuenak antzematen ikasiko dugu.

 

Birusa eta zulo beltza

Azken aste hauetan hedabideek zabaldutako  COVID-19aren informazioek bidelagun izan dituzte SARS-CoV2-aren irudiak. Normalean ikusi ezin daitezkeen objektuen irudiak sortzea birologoek eta astrofisikoek amankomunean duten kezka bat da, eta harrigarria bada ere, baliatzen dituzten teknikak parekoak dira. Paralelismo hauek baliatuz, duela gutxi zulo beltz baten irudiak nola lortu ahal izan diren ulertzen saiatuko gara, eta astro paradoxiko hauek zein ezaugarriei erakusten dizkiguten ikusiko dugu.

 

Más actividades de Hiritar astronomia topaketa 2020:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Eduardo Zubia

Astrofisikoa eta Aranzadiko kidea

Virginia García

Aranzadiko Astronomia Saileko kidea