- Hormek diote - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Hormek diote

Zuzendariekin + Koldo Almandoz

blu

Hormek diote DSS2016 Kultur hiriburitzaren proiektua da. Bost eskuhartze proposatzen ditu hiriko bost paretaren (Donostian, Pasaian eta Errenterian) bizikidetasunaren balioa transmititzeko helburuarekin. 

Saio honetan, proiektu horretan sortutako hiru ikus-entzunezko lan proiektatuko ditugu: Blu artistaren Big bang big boom, Iñigo Salaberriaren Eta Gorrek entzuten dute eta Las Chicas de Pasaik, María Elorza eta Maider Fernándezek osatzen duten bikotearen Gure hormek. Saioan zuzendariak izango ditugu gure artean, Koldo Almandozekin batera.

Saioa bukatzean, arratsaldeko 20:00etan, gaiari heltzen dion beste film bat eskainiko dugu Tabakalerako Zinean: Keywan Karimiren Writing on the City. Teheranen horma-irudi eta graffiti politikoen erabileraren inguruko ibilbide historikoa islatzen du Writing on the city filmak saiakera formatuan. Film honen ondorioz zuzendariak sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zartada zigorra jaso du bere herrialdean. Sarrera gonbidapen bidez izango da bai bata zein bestean. Emanaldi bakoitzeko gonbidapenak lortzeko, hurbil zaitez Tabakalerako InfoPuntura edo erreserbatu itzazu web bidez.

 

  • Data: Larunbata, 2016ko martxoak 5
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Z Aretoa
  • Pertsona Kopurua: 120
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
Eman izena

Interesa dakizuke

Zinema
2016-03-05

Película de Keywan Karimi, un ensayo por el...

Lekua:

+ Info