Gutun Zuriak (GZ) - IFFR Live Event - International Film Festival Rotterdam | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

IFFR Live Event - International Film Festival Rotterdam

Rotterdameko jaialdiarekin zuzeneko konexioa

IFFR Live

Egon al gaitezke bi lekutan aldi berean? Europako zinema-jaialdi ospetsuenetako batean eta gure zinema-aretoan, adibidez? Bada, horixe proposatzen dugu IFFR Live Event saioarekin. Rotterdamgo Zinema Jaialdia urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartean izango da, eta Tabakaleran bat egingo dugu harekin, zuzenean. Aurtengo sail ofizialeko filmetako bi esklusiban emango ditugu, eta, horrez gain, filmaren aurkezpenera birtualki bertaratzeko eta protagonistekin hitz egiteko aukera eskainiko dugu (ingelesez, itzulpenik gabe).

Iaz, 45 zinema-areto baino gehiago konektatu ziren zinema-jaialdiarekin, zuzenean, Europako 17 herrialdetan. Aurten, guk ere bat egingo dugu tigrearen festarekin –tigrea baita, hain zuzen, Rotterdamgo Zinema Jaialdiaren sinboloa–, eta espazio-denboran gurekin bidaiatzeko proposamena egingo dizuegu.

The Man (Mesteren)

Charlotte Sieling, Danimarka, , 2017 93', JBAES, DCP

Kopenhage-ko arte munduan girotuta, aita bat eta seme bat, biak artistak, lehen aldiz ezagutuko dira elkar. Aitak, jada ibilbide sendoko artistak, ez du bere aita-rola berreskuratzeko interes handirik. Eta semeak, bere karreran ahalik eta azkarren aurrera egiteaz arduratuta dirudi soilik. Hori horrela, tentsioa halabeharrezkoa da. Charlotte Sieling zuzendari daniarraren bigarren film luzea eta Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinaldia.

Home

Fien Troch, Belgika, , 2016 103', JBAES, DCP

Zerbait iluna gertatu da Kevin-en bizitzan. Kevin bere osabaizeben eta Sammie lehengusuaren etxean ezarri den 17 urteko nerabea da. Guztiak saiatzen dira hari laguntzen, iraganaz ez gehiegi hitz egiten, egunerokoari aurre egiten, baina zerbait apurtu denean zail egiten da berriz bizitzara itzultzea. Orain, galderak: zer esan nahi du familiak? Zer esan nahi du inorekin fidatzeak?. Fien Troch zuzendari belgiarraren laugarren film luzeak agerian uzten du berriz ere zuzendariak tentsioa eta drama lantzeko duen ahalmena. Gertaera errealetan oinarritutako filma honek, drama eta formatu anitzak konbinatzen ditu, Johnny Jewel (Drive, Nicolas Winding Refn, Lost River, Ryan Gosling) konpositorearen musika hipnotikoak lagunduta.