- Ikusezinari argazkiak egiteko teknikak - Bego Antón | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Ikusezinari argazkiak egiteko teknikak

 

1861ean, William H. Mumlerrek, ustekabean, hildakoei argazkiak ateratzeko gai zela jakin zuen. Bitxigile lana utzi eta medium bihurtu zen, dozenaka pertsonari hildakoekin argazkiak ateraz. Horrela hasten zen argazkilaritza espirituala.

Lantegi honetan ibilbide historikoa egingo dugu, hasieratik gaur eguneraino, argazkigintzaren ikusezintasunaren inguruan, zentzu literalenetik hasi eta poetikoagoetaraino. Mamuen irudiak ikusiko ditugu, irusietan ametsetako presentzia ulertezinak, Andre Mariaren agerpenak edo inoiz izan ez diren zilazuriak. Eta ikusiko dugu irudi horiek nola egin ziren eta atzean ezkutatzen dena trikimailua edo benetakoa izan zen. Lantegian, ikusezintasunaren alderdi teorikoa eta jarduera praktikoak uztartuko ditugu, materiagabekeriarekin jolasteko.

 

*Gomendagarria da honako materiala ekartzea, baldin baduzu: linterna indartsua, erakusketa luzeak egiteko kamera digitala, tripodea eta flasha. Zerbait ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943 47 47 50 telefonoan.

Gonbidatuak

Bego Antón

Argazkilaria