Focos (FC) - Ikusmira Berriak 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Ikusmira Berriak 2021

Egoilarrek zuzendutako laburmetraien aukeraketa.

"A smile is not a paradigm", Magdalena Orellanas

 

 

2021ko Ikusmira Berriak programako egoilarrek zuzendutako laburmetraien aukeraketa.

 

Ya no duermo, Marina Palacio, Espainia, 2020, 22’
Miguelek eta bere osaba Kechusek banpiroei buruzko film bat egin nahi dute. Elkarrekin zerbait sortzeko saiakera horretan, errealitatea eta fikzioa nahasten dira, eta, jolas horretan, haurraren eta helduaren artean ezartzen den harremana ikusiko dugu.

 

Wandervogel, Mina Fitzpatrick, EUA, 2017, 20’
Dan Dailey Texaseko basamortu erdian bizi da; bertan, beren gurasoak hil dituzten haurrentzako babesleku bat ireki zuen 2009an. Bi dokumentalgile Daileyren egoitzara film bat egiteko irisi eta hura hilda aurkitzen dutenean hasten da Wandervogel.

 

A Smile Is Not A Paradigm, Magdalena Orellana, EUA, 2018, 4’
Jimmy the Nose-en erretratua izan nahi du A Smile Is Not a Paradigm, 1970eko hamarkadan mafia italiarraren sehaska izateagatik ospetsua den Little Italy-Manhattaneko jatetxe italiar baten ostalaria. Jatetxearen errealitatetik kanpo dagoen ahots batek bi bezero ohien esperientzia irakurriko digu TripAdvisor-en egindako aipamenen bidez.

 

Con el viento, Manuel Muñoz Rivas, Espainia, 2009, 21’

Denbora luzez kanpoan egon ondoren, Ignacio familiaren etxera itzuliko da, amaren heriotza dela eta. Elkarrekin dauden dolu egunetan, paisaiaren lasaitasunak eta komunikatzeko zailtasunak gizona bere historiatik banantzen duen distantzia neurtuko dute.

 

Amaina, Eduardo Crespo, Argentina, 2010, 18’
Bi anaia hilzorian dagoen amaren ondoan euria noiz bukatuko zain daude. Uztak umotzeko astia izan du dagoeneko eta orain ahultzen hasi da. Bi anaiek erabaki bat hartu beharko dute: bertan geratu ama zaintzera edo sorua lantzera atera urak uzta suntsitu baino lehen.

Más actividades de Foco: Zinemaldia + PLUS:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.