- Ink/Stitch bordatu digitala - Usune Bravo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ink/Stitch bordatu digitala

 

Brodatua ehun baten gainean aplikatzen diren ehun-teknika eta dekorazio-puntaden multzoa da, apaintzeko helburuarekin. Tradizio luzekoa, irudiak eta mezuak transmititzeko bitarteko bat izan da, historian zehar ideiak adierazteko, gertaerak kontatzeko edo, besterik gabe, edertzeko erabili izan dena.

Tailer honetan brodatze-prozesuetara hurbilduko gara eta, horretarako, Ink/Stitch diseinu digitaleko open source tresna arakatuko dugu eta haren aukera teknikoak eta sormenezkoak ezagutuko ditugu. Eskuzko brodatuaren, makinazko brodatuaren eta brodatze digitalaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak behatuko ditugu. Gainera, praktikara igaroko gara, ezagutza horiek lagin brodatuak egiteko aplikatuz.

Gonbidatuak

Usune Bravo

Ehungintzako artista, diseinatzailea eta brodatzailea