- Irakasleentzako lantegia #Sormen laborategiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

Irakasleentzako lantegia #Sormen laborategiak

Hezkuntza-arloko profesionalekin zenbait tresna eta esperientzia partekatzera daude bideratuta prestakuntza-saio hauek. Zehazki, helburua da praktika artistikoa eta hezkuntza uztartzen dituzten metodologiak lantzea, irakasleek beren eskoletan erabili ahal izan ditzaten. Ikasturtean zehar, hiru bloke jorratuko dira: #arte garaikidea, #zinema eta ikus-entzunezkoak eta #sormen laborategiak.

Arte garaikidearen inguruan izan zen lehen blokea, ondoren, otsailean zinea eta ikusentzunezkoen inguruan lanketa egin zen. Oraingo hirugarren blokea sormen laborategiekin harremanduta egongo da eta lau lantegi praktikoak egongo dira aukeran: HARRI, HORRI, AR: autoedizio lantegia, TIN.TA!: estanpazio lantegia, 3Dn SORTZEN: fabrikazio digitalari buruzko lantegia eta MUGI-GELDI-MOVIE: stop-motion animazio lantegia.

Lantegi hauek sormen laborategiaren zenbait ardatzetan zentratuko dira non teknologia proiektuak garatzeko beste baliabide bat den. Medialaben dauden tresnak erabiltzen ikasiko dugu lehenik, aurrerago geure taldeetan zenbait dinamika lantzeko. Saio hauetan, pedagogia kritiko eta feministetatik eratorritako metodologiak erabiliko ditugu.

 

11:00-13:00 3Dn SORTZEN: fabrikazio digitalari buruzko lantegia

Esku lanaren automatizazioak digitalki eraikitako piezak zehaztasun handiz fabrikatzeko parada ematen digu. Hasiberrientzako lantegi honen helburua fabrikazio digitalak eskeintzen dizkigun aukerak ezagutu, hauen alde eta kontrak aztertu eta fabrikazioan lehen urratsak ematea da, piezak 3Dn diseinatuz eta hauek nola modu egokian inprimatu ikasiz.

Zuen ordenagailu eramangarria eta bertan Tinkercad instalatuta izatea gomendatzen dizuegu. Bestela esan eta bat utziko dizuegu.

 

11:00-13:00 MUGI-GELDI-MOVIE: stop-motion animazio lantegia

Animazioa ikasi eta irakasteko lantegi honetan animazioaren funtsak barneratu eta landuko ditugu, aplikazio erraz bat erabiliz. Teknika desberdinak errepasatzeaz gain, lantegi eta ariketak proposatzeko ideiak jorratuko ditugu.  Jakintza berezirik gabe edozein da animazio bat egiteko gai.

Stop Motion Studio aplikazioa instalatuta ekartzea komeni da, mugikor edota tablet batean.

 

17:00-19:00 HARRI, ORRI, AR: autoedizio-lantegia

El taller de iniciación Harri Orri Ar tendrá el papel como elemento protagonista. Vamos a ver y poner en práctica los múltiples recursos que este material puede ofrecer en las publicaciones y encuadernaciones de autoedición (DIY). Veremos los medios para que el alumnado exponga y presente sus trabajos con una estética atrayente. También buscaremos trabajar la creatividad, que el aprendizaje se pueda trasladar al aula y se puedan adaptar al trabajo con alumnos de distintas edades.

 

17:00-19:00 TIN.TA!: estanpazio-lantegia

Estanpazio tailerra partekatzeko eta esperimentatzeko gune bat da, eta laborategia ikasteko eta dibertitzeko leku bihurtzen du, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat. Tailer honetan ikusiko dugu serigrafiak nola balio diezagukeen ikastetxeetan teknologiarekin zerikusia duten eduki, gai edo proiektu desberdinak lantzeko. Estanpaziorako behar diren materialak erabiltzeaz gain, txantiloiak egiteko laser-ebakitzailea erabiltzen ere ikasiko dugu.
 

Más actividades de Irakaslegoarekin programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.