
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 4 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Martxoak 2 -- Kilikili sentsazionala
Ei, gure gorputza sentikorra dela! Goazen esploratzera, goazen sentitzera. Gaurkoan tresna sentsazionalak eraikiko ditugu.
Martxoak 16 -- Argi dago
Eguzkia izango balitz bezala, gure irudimenak argia piztuko du.