Jardun Artistikoentzako Institutuaren deialdia 2021 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Jardun Artistikoentzako Institutuaren deialdia 2021

Jai ikasketa-programak (JAI) maiatzaren 31an hasiko du ibilbidea, eta arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du. Prestakuntza Tabakalerako Artisten Gunean izango da, maiatzaren 31atik abuztuaren 29ra bitartean.

Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira tutoreak institutuaren edizio berri honetan, eta irakasle lanetan Moyra Davey & Nicolas Linnert, Jon Mikel Euba, Lily Reynaud Dewar, Lisa Tan, Maialen Lujanbio, Dis-coteca Flaming Star, Antonio Ballester, Xabier Salaberria, Chris Kraus, Ren EbelJan Peter Hammer, Patricia Esquivias eta María Salgado.

Gainera, Institutuak Ikerketa Batzorde bat izango du, Beatriz Herráez (Artium Museoko zuzendaria), Oier Etxeberria (Tabakalerako (Donostia) CICCeko Arte Garaikideko arduraduna) eta programaren tutoreek osatua. Batzordekideak izango dira artista eskola osatuko duten 10 partaideen aukeraketa egingo dutenak.

Hauek dira programaren bigarren edizioan parte hartuko duten pertsonak: Amalie Eibye Brandt,  Raúl Lima, Rebecca Jane Arthur, Silvia Coppola, Aldo Zetterman, Javier Rodríguez Pérez-Curiel, Lucía Chamorro Cortalezzi, Miren Barrena Rebe, Ane Berganza Santamari eta Jorge Moneo Quintana.
 

 

 

 

Informazio praktikoa:

Nola parte hartu? Proposamena bidali eskubiko formularioaren bidez.

Hizkuntza: Ingelesa

Matrikula: 450 €

Parte hartzeko epea: 2021ko otsailaren 23tik martxoaren 23ra (biak barne).

Ebazpena: 2021eko apirilaren 9ean jakinaraziko zaie parte hartzaileei.

 

Deialdiaren oinarriak:

Jardun Artistikoentzako Institutua deialdia 2021 (pdf)

 
  • Aurkezpen epea: 2021-02-23 12:00 - 2021-03-23 23:59
  • Egoera: Itxita
Proposamena bidali